Eric Spitz Pirineo Atlantikoko Prefetak Alain Mespléde eta Emilie Dupont Pertsonen Gerizarako Departamenduko Zuzendaritzako zuzendari ordeekin, eta Théophile Delassus kabinete zuzendariarekin, Xebax Christy, Txetx Etcheverry, Malika Peyraut eta Lara Saget Aldako 4 ordezkariak errezibitu ditu, Paueko Prefeturan, astelehena urtarrilaren 20ean, arratsaldeko 6etan.

Hitzordu horrekin, Lapurdi kostaldean gertatzen den alokatze kontratu iruzurtien hedapenari buruz hitzegiteko egindako eskaerari erantzuten zion. Aldak joan den maiatzaren 18an egindako ekintzan pausatu zuen eskaera hori, izan ere. Alokatzaileen defentsarako elkarteak «alokatze kontratu iruzurtien akanpalekua» jarri zuen egun horretan Baionako Suprefeturaren aitzinean, udaro ehundaka herritar etxegabeak izatea behartzen dituen legearen urraketasistematiko hori salatzeko.

Aldak Eric Spitz Prefetari egunero ikusten dituen alokatze kontratu iruzurtien praktika masiboak azaldu dizkio, eta horiek gazteek zein familiek eta baita erretretadunek ere pairatzen dituztela erran dio. Elkarteak legea urratzeko edo saihesteko agentziek edo jabeek erabiltzen dituzten egin-moldeen irudi osatu eta zehatz bat eman dio. Horrez gain, Aldak alokatzaileek eskatu ondoren legea aplikatzea onartzen ez duten zenbait agentziek eta jabeek sortzen dituzten arazoak aipatu dizkio ere, alokatzaile horiek beldurtzen saiatzen direla, mehatsatzen dituztela eta presioa ematen dietela zehaztuz. Alokatzailea ilegalki joanaraztea helburu bakarra duten gezurrezko salmentatarako edo etxea berriz hartzeko kanporaketen arazoa aipatu dizkio ere.

Aldak praktika ilegala horiek lehen bai lehen gelditzeko jarri beharreko baliabideei begira eta Ipar Euskal Herrian etxebizitzaren krisia pairatzen duten pertsonak prekarizatzen dituen egoera sanotzeko hainbat galderekin eta proposamen zehatzekin bukatu du azalpena.

Eztabaida bete eta zehatz batek jarraitu dio, eta horretan Eric Spitzek eta Pertsonen Gerizarako Departamenduko Zuzendaritzako ordezkariek osagarriak izan diren erantzun batzuk eman dituzte. Horiek praktikara eramanak balira Aldak itxaroten zuenari begira asebetetzeko modukoak dira, arazo zehatz horri dagokionez behintzat. Aldari bilkura baliosa eta eraginkorra iruditu zaio, eta determinazioarekin lanean segituko du Ipar Euskal Herrian guztiek etxebizitza duin eta segurtatu bat izateko duten eskubidearen alde.