
Etxebizitza lan ildoa
Etxebizitzari buruzko lan ildoa orri berezi batean aurki dezakezu.
Gure ekintzak
Aldak Ipar Euskal Herriko auzo eta gune herrikoien biztanleak laguntzen ditu, saiatuz beti erantzun kolektiboak aurkitzea arazoen konpontzeko.
RN-ren kontrako mobilizazio orokorra larunbat honetan, ekainaren 15ean, Baionan, 11:00etan eta 18:30ean
Rassemblement National-a Frantses Estatuan boterera heltzea den berehalako arriskua ikusiz, eta jakinez egoera honek nolako arriskua suposa dezakeen etxebizitza eskubidea eta elkartasun soziala oinarri duten politiken kontra, Aldak bere kideei eta laguntzaileei dei...
Maiatzaren 1a Baionan, “aberatsak zergapetu” jende-lerro alai eta aldarrikatzailea
Alda eta Bizi elkarrekin atera dira euripean Baionako karriketara maiatzaren 1eko manifestazio tradizionalaren karietara. Haien animazio eta antzerki ironikoekin, bi elkarteek eskaera seriosa egin dute: hots, “aberatsak zergapetzeko”, horri esker justizia soziala eta...
Bruno Le Maire-en bigarren etxebizitzaren aitzinean aberatsak zergapetzea galdatzen dute Bizi eta Aldak
Bizi! eta Aldako 15 militantek ekintza sinboliko bat burutu dute Bruno Le Maire-en bigarren etxearen aitzinean, Senperen. Ekonomia eta Finantza ministroak iragarri atzerapauso sozial berriak eta azken honek “ongizate Estatua” desegiteko adierazi duen nahia salatu...
