Arrapizte berria Lehuntzen, bi alokatzaileen arteko alokairu mugatze dispositiboaren urraketaren aferan: Aldak Nizan eta Lehuntzen aldibereko ekintza egin du Stéphanie Detchenique, Nizan bizi den Lehuntzeko apartamenduaren jabearen  berriz egitea salatzeko. Kaltetuak izan diren alokatzaileek justiziara joko dutela jakinarazi dutelarik, gehiegikeriak eta arau-hausteak errepikatzea saihesteko, araudi  aldatzea eta tokiko agintarien eskumenak zabaltzea galdatzen du elkarteak.

Berberrizkatzaile

Lekuak ezagunak dituzte astelehen honetan, irailaren 30ean, bertan diren Aldako 30 ekintzaileek: Lehuntzeko Condisteguy karrikako apartamentu honen aitzinean, 2023ko ekainaren 2an, Aldak eguzkitakoak, hondartza oihalak, hondartzako jokoak eta “Lahonce-sur-mer”  seinaleak plantan eman zituen jabeak alokairua legez kanpo igo zuela salatzeko (1). “Nizan bizi izanda, baliteke Lehuntze Kosta Urdinarekin nahastea”, azaldu zuen orduan Aldak. Izan ere, jabeak bere T3aren alokairua 840 eurotik 1420 eurora igo nahi zuen, 600 euro gehiago. Hala ere, Lehuntze Ipar Euskal Herriko tentsio-eremuko 27 herrietako bat denez (2), beralokatzeko alokairu-mugatzearen errespetatzea behartua da. Horrek debekatzen du bi alokatzaileren arteko alokairua igotzea IRL indizearen urteko aldakuntzatik haratago (salbu lanak egin badira lehengo alokatzailea joan zenetik edo alokairu zaharraren balioa gutietsia bada).

Etxebizitza horri buruz egin jarraipenaren ondotik, Aldak, etxebizitzaren jabeak legez kanpo segitu zuela egiaztatu du: 2023ko ekainaren 2tik (azken ekintzaren data), gutienez bi aldiz alokatu du apartamentua 980 eurotan eta 10 euro kargurekin, hots, alokairuaren % 16ko igoera, aise IRL indizearen aldakuntzaren gainetik. Igoera hori justifika zezakeen etxebizitza hobetzeko lanik ez zen egin.

Zigorgabetasuna bururatu: ordaindu…

Apartamentua egungo alokatzaileak utziko duelarik, eta LeBonCoin-en 980 euroko gehiegizko prezioa duen iragarki baten ondotik bisitak programatuak direlarik, Aldako militanteek banderola bat zabaldu dute astelehen honetan, irailaren 30ean, eraikinean, ondoko alokatzaile potentzialei adierazteko T3 horren alokatzeko prezioa 111€ apalagoa izan behar dela hilabetero. Ber egunean, Aldak ekintza bat antolatu du Nizan, Alternatiba Itzuliaren sustenguarekin, jabea bizi den eraikinaren behealdean mezu erraldoi hau zabalduz:  “Stéphanie Detchenique-ek jukutriaz ebasten du Euskal Herrian” agerian eman da.

Stéphanie Detchenique, T3 honen jabea, herrian bizitzeko eta aloitzeko eskubideari trufa egiten dioten jabeetakoa da: bi alokatzaileen arteko alokairu mugatzea urratzen segitzen du denen begien bistara, bere burua legeen gainetik dela pentsatuz. Txarrago: jabetza sozialaren bidez eskuratu zuen etxebizitza da, beraz irizpide sozialen arabera eta diru publikoari esker prezio merkeagoan. Ahalkegarria da gaur egun alokairua nahi duen moldean igotzea ausartzen dela, prezioen gorakada bultzatuz, diru sarrera apala duten pertsonei eta familiei etxebizitza izateko aukera kenduz. Nizako bere etxearen aitzinera mezu bat bidaliz, jabe maltzur guziei zuzentzen diegu mezua: Euskal Herrian zein beste toki batean bizi direnei, legea errespetatua izanen dela segurtatuko dugu!”  azaltzen du Aldako Malika Peyraut-ek.

Lehuntzen, Aldak prentsari jakinarazi dio,  kalteturiko azken hiru alokatzaileek, elkarteak lagundurik, kalte-ordainak lortzeko lege-ekintzak egitea erabaki dutela.

… eta prebenitu?

Elkarteak, gainera, jabeari fermuki eskatzen dio, berehala arauen araberan eman dezala apartamendu horrentzat eskatzen duen alokairua. Ber maneran, elkarteak ondoko alokatzaileak etxebizitza zer preziotan behar den alokatua izan jakinean direla segurtatuko du.

Elkarteak Lehuntzeko auzapeza, David Hugla, deitu du ekintzaren denboran, eta honek berriz ere esku hartu du iruzurra egiaztatzeko, eta Herriko Etxearen edo Euskal Elkargoaren ekiteko-eskumena zabaltzea eskatu du gehiegikerien kontrolatzea eta zigortzea segurtatzeko. «Gaur, Detchenique anderea bisitak segurtatzen ari da bere apartamentua iruzurrezko prezioan alokatzeko. Badakigu, beraz, egun guti barne alokatzaileek kontratua sinatuko dutela eta behar baino 111 euro gehiago ordaintzera behartuak izanen direla! Gerora bakarrik entseatzen ahalko dira legezko neurriak hartzen kalte-ordaina lortzeko. Legezko hutsune bat bete behar dela argi ikusten dugu: delitu bat egitear denean, ez dugu itxoin behar biktimari ganita tripan sartua izatea, biktimari legezko neurriak hartzea gomendatzeko   kalte-ordainak lort ditzan. Horrez gain, biktimak dira ere, prezio sobera handia duen etxebizitza hau ezin alokatuz egon diren pertsona guziak. Biktima ikusezin hauek defendatzeko, tokiko agintariek esku hartzeko gai izan behar dute». gehitzen du Aldako Xebax Christy-k.

Alokairuen mugatze indartua

Alokairuen mugatze indartua, Aldak historikoki galdatu neurria da eta dekretu bidez tentsio eremuetan alokairuen gehienezko muga bat ezartzea ahalbidetuko duen neurria da. Laster indarrean sartu behar litaike. Elkarteak azpimarratzen du tokiko-agintariei alokairuaren mugatzeari buruzko iruzurra saihesteko eta zigortzeko eskumena ematearen behar handia. Hori, alokairuen mugatze indartuaren sistema (3) plantan eman bezain laster, sistemari eraginkortasuna segurtatzeko.

 (1) Gure garaiko prentsa-agiria

(2) Lehengo tentsiopeko guneko 24 herriak gei Kanbo, Ezpeleta eta Haltsu

(3) 2020ko martxoaren 1az geroztik, ELAN legeak onartzen duen alokairuen mugatze sistema indartua esperimentatzen duen hiri aitzindarietako bat da Paris. 2023ko urtarrilean bakarrik ez zuen eskuratu mugatze eskumenen transferentzia.