Se Loger au pays – Herrian bizi plataformak, joan den ekainaren 4an egindako biltzar nagusian erabaki zuen bigarren manifestazio bat antolatzea, herrian bizitzeko eta bizilekua izateko eskubidearen alde, 2021eko azaroaren 20an 8.000 lagun bildu zituena baino are masiboagoa.
 

Mobilizazio horren eguna, lekua eta tenorea erabaki berri dugu, higiezinen eta lur-jabeen alorrean esku hartzen duten eragileen gaineko presioari eusteko eta tokiko eta nazioko podere publikoeri etxebizitza-politika zehatz eta handinahia eskatzeko, Euskal Herrian bizi, lan egin eta ikasi nahi dutenen zerbitzura.

Manifestazioa apirilaren 1ean izanen da, larunbatan, 15: 00tan Baionan. Plataformak deneri galdegiten die data hori oraindik atxikitzea eta idaztea bere agendan, ezin saihestuzko hitzordu bat bezala sar dadin, eta benetan pisatzen duena hemengo etxebizitzaren aldeko borrokan. Bizitzeko eskubideari lotutako pertsona batek ere ez du hutsik egin behar. Itsasgora herrikoia izango da, higiezinen espekulazioaren gaur egungo uhina baino indartsuagoa.

📸 Argazki erraldoi bat Baionako bestetan
Uztailak 31, igandean, 13:00etan, Se loger au pays – Herrian bizi plataformak bere laguntzaile eta sustengutzaile guzieri hitzordua emaiten die Paul-Bert plazan, Baionako bestak direla eta. Argazki erraldoi eta festagarria bat egingo dugu 2023ko apirilaren 1eko manifestazioari deitzeko. Eskerrik beroenak lehen hitzordu honetara jende gehiena etortzeagatik!