Larunbateko (urriaren 11) hitzaldiak:
Baionako IUT-an, izena aitzinetik emanez
11:30-13:00 : Europan etxebizitza saileko borroken gain begirada
Talde hauetako militanteekin :

- Soziale Wärmewende (Berlin)
- Sindicato de Inquilin@s (Madrid)
- Wuune et Carolocataires ensemble (Belgique)
- PAH, Plataforma d’Afectades per la Hipoteca (Barcelone)
Hitzaldiaren laburpena :
Europa osoan, etxebizitzen krisia azkartzen ari da. Etxebizitza eskasia, turismorako apartamentuen gorakada, higiezinen saileko espekulazioa, merkatuaren araugabetzea: mehatxu horien aitzinean, herritarrak antolatzen ari dira. Alemanian, Espainian, Katalunian eta Belgikan izan diren mobilizazioen lekukotasunek erakutsiko dute zein diren krisi horren ezaugarri amankomunak Europan gaindi, eta elkarlanean buru egiteko antolaketa moldeei buruz eztabaidatzeko aukera emanen dute.
14:30-16:30 : Etxebizitza: Zein desafio herrietako bozetan?
Parte-hartzaileak:
- Emmanuelle Cosse, Union Sociale de l’Habitat-eko lehendakaria eta etxebizitza ministro ohia.
- Peio Dufau, Pirinio Atlantikoetako 6. bozka-eremuko diputatua
- Marie Huiban, DAL-eko militantea (Droit au Logement)
- Christophe Robert, Etxebizitza Fundazioaren ordezkari nagusia (Abbé Pierre Fundazio ohia)
- Gaëlle Vincens, Herrian Bizi plataformako kidea
- Soliha Euskal Herriko Jean-Luc Berho lehendakariak animatua
Hitzaldiaren laburpena :
Urte osorako etxebizitzak turismo-apartamentu bihurtzearen kontrako borroka, etxebizitza sozialen sortzea, gazteen etxebizitzen aldeko neurriak, etxebizitza hutsen kontrako borroka, etxebizitzen “matrikula agiria” … Zer baliabide dituzte herriko etxeek eta elkargoetako hautetsiek etxebizitza saileko krisia geldiarazteko? Zenbait hilabete herriko bozak aitzin, hitzaldi hau hautagaiei eta biharko hautetsiei etxebizitza eskubidearen aldeko tokian tokiko ekintza argiak eskatzeko parada ona izanen da.
16:45-18:45 : Alokairuak: egun batez mugatuak, betikotz mugatuak

Parte-hartzaileak:
- Iñaki Echaniz, Pirinio Atlantikoetako 4. bozka-eremuko diputatua
- Jean-René Etchegaray, Baionako auzapeza eta Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria
- Barbara Gomes, Parisko hautetsia, alokairuen mugatzeaz arduratzen dena
- Malika Peyraut, Alda-ko ko-lehendakaria
- Aurélie Trouvé, Seine-Saint-Denis-ko diputatu eta Frantses Legebiltzarreko gai ekonomikoen batzordeko lehendakaria
Hitzaldiaren laburpena :
Gizarte zibilaren eta hautetsi boluntaristen mobilizazioari esker, alokairuen mugatzea indarrean jarri zen Euskal Herrian 2024ko azaroaren 25ean, alokairuen prezio gorakadaren geldiaraztea ahalbidetzen duena.
Baina neurri hori hexagono osoan esperimentala izanki, 2026ko urte bukaeran desager liteke. Jokoan dena da, beraz, honen ondorioen aztertzea eta kolektiboki gogoetatzea neurri hau nola luzatu eta hobetu.
Laguntzaile izan!
Interesatua zara? Motibatua?
Bigarren edizio historiko honen prestaketa lanetan parte hartu nahi duzu? Hitzaldien antolaketan, ostatuan, apairu guneetan, taloetan, kontzertuetan, logistikan, haurren xokoan, apainketan… Dudarik gabe dagokizun misio bat aurkituko duzu!
Bakarrik edo lagunekin, gaitasun berezirik izan gabe, abenturaren parte izan nahi baduzu… oraindanik izena eman dezakezu laguntzaile izateko, ondoko orria osatuz:
Gure berriak
MILESKER ! Handi bat Auzolan 2025-eko laguntzaile guztiei !
𝗠𝗜𝗟𝗘𝗦𝗞𝗘𝗥 ! 𝗛𝗮𝗻𝗱𝗶 𝗯𝗮𝘁 𝗔𝘂𝘇𝗼𝗹𝗮𝗻 𝟮𝟬𝟮𝟱-𝗲𝗸𝗼 𝗹𝗮𝗴𝘂𝗻𝘁𝘇𝗮𝗶𝗹𝗲 𝗴𝘂𝘇𝘁𝗶𝗲𝗶 ! Asteburu honetan iragan den Auzolan 2025 etxebizitza eskubidearen aldeko mobilizazio eguna arrakastatsua izan da! Milaka bildu gara Baiona Ttipiko karriketan gure bozak entzunarazteko egungo etxebizitza...
Auzolan-en 2. edizioa : 4200 pertsona etxebizitza eskubidearen alde !
Auzolan – Etxebizitza Eskubidearen Egunaren – bigarren edizioa, urriaren 10ean eta 11n Baionan kausitua izan da, 4200 pertsonatik goiti bildu dituelarik. 40 egituratik goiti elkartu dituen elkarteen-herrixka, 400 pertsonatik goiti bildu dituzten 3 hitzaldiak, bazkari...
Herriko hauteskundeak eta Herrian Bizi – Se loger au Pays plataformak larunbatean hautagaiei zuzenduriko neurri zerrenda baten berri emanen du.
Herriko hauteskundeak eta Herrian Bizi - Se loger au Pays plataformak larunbatean hautagaiei zuzenduriko neurri zerrenda baten berri emanen du. Larunbata honetan, urriaren 11n, Auzolan - etxebizitza eskubidearen aldeko eguna kari, Herrian Bizi plataformak 17 neurriko...
Je reçois les infos d’Alda

