2025eko urriaren 10ean (ostiral arratsa) eta 11n (larunbata), Baionan (Patxa plazan eta inguruko karriketan), Aldak hitzordua ematen dizu Auzolan – Etxebizitzarako Eskubidearen Egunaren bigarren edizioan. Hitzaldiak, herri-bazkaria, kultura-ekitaldiak, kontzertuak… eta beste sorpresa anitz! Sartzea urririk.
Gomita zabal ezazu, asteburua atxik eta ekitaldiaren facebooka parteka: Evénement facebook Auzolan 2025


LAGUNTZAILE IZAN !
INTERESATUA ZARA ? MOTIBATUA ?
Bigarren edizio historiko honen prestaketa lanetan parte hartu nahi duzu? Hitzaldien antolaketan, ostatuan, apairu guneetan, taloetan, kontzertuetan, logistikan, haurren xokoan, apainketan… Dudarik gabe dagokizun misio bat aurkituko duzu!
Bakarrik edo lagunekin, gaitasun berezirik izan gabe, abenturaren parte izan nahi baduzu… oraindanik izena eman dezakezu laguntzaile izateko, ondoko orria osatuz:
Gure berriak
Alokairuen mugatzea eta jabe berrizkatzailea: Nizan eta Lehuntzen, Aldak tonua altxatzen du
Arrapizte berria Lehuntzen, bi alokatzaileen arteko alokairu mugatze dispositiboaren urraketaren aferan: Aldak Nizan eta Lehuntzen aldibereko ekintza egin du Stéphanie Detchenique, Nizan bizi den Lehuntzeko apartamenduaren jabearen berriz egitea salatzeko. Kaltetuak...
Zuen egutegian atxikitzeko: azaroaren 16ean, larunbatarekin, Aldaren biltzar nagusia
Aldaren urteko Biltzar Nagusia azaroaren 16ean iraganen da, larunbatarekin, 14:00etatik 17:00etara Zizpa Gaztetxean (Lesseps kaiaren 7., Baionan). Deneri irekia da, kafe ttipi batekin hasiko da eta lagunarteko giroko janari-mahaiarekin bukatuko. Zergatik parte hartu...
Aldaren Donibane Lohizuneko lokalaren estreina: irailaren 20an ostiralarekin, 18:00etatik goiti
Irailaren 20an, ostiralarekin, 18:00etatik landa, Donibane Lohizune / Urdazuriko Aldaren tokiko taldeak besta tipi bat antolatuko du bere lokala inauguratzeko (Espainia Plazan kokatzen da, Carrefour Market-en parean eta Office 64-en ondoan). Egitaraua: musika,...
Berripaperari harpidetzen naiz


