2025eko urriaren 10ean (ostiral arratsa) eta 11n (larunbata), Baionan (Patxa plazan eta inguruko karriketan), Aldak hitzordua ematen dizu Auzolan – Etxebizitzarako Eskubidearen Egunaren bigarren edizioan. Hitzaldiak, herri-bazkaria, kultura-ekitaldiak, kontzertuak… eta beste sorpresa anitz! Sartzea urririk.
Gomita zabal ezazu, asteburua atxik eta ekitaldiaren facebooka parteka: Evénement facebook Auzolan 2025


LAGUNTZAILE IZAN !
INTERESATUA ZARA ? MOTIBATUA ?
Bigarren edizio historiko honen prestaketa lanetan parte hartu nahi duzu? Hitzaldien antolaketan, ostatuan, apairu guneetan, taloetan, kontzertuetan, logistikan, haurren xokoan, apainketan… Dudarik gabe dagokizun misio bat aurkituko duzu!
Bakarrik edo lagunekin, gaitasun berezirik izan gabe, abenturaren parte izan nahi baduzu… oraindanik izena eman dezakezu laguntzaile izateko, ondoko orria osatuz:
Gure berriak
Maiatzaren Lehena Trump eta haren munduaren aurka
Baionan 2025eko maiatzaren Lehenean, Alda eta Bizik Baionako maiatzaren Leheneko manifestaldian parte hartu dute basatiak, erreakzionarioak, klima-suntsitzaileak eta antisozialak diren “Trump eta haren mundua”-ren aurkako jende lerro engaiatu baina umoretsuan. Euskal...
Aldaren harrera eta aurkezpen aperitifa, maiatzaren 22 osteguna
Aldak zintzur bustitze goxo bat antolatzen du elkartea aurkezteko: bere hasiera, funtzionamendua eta aurretik ditugun borrokak ! Elkarteak interesatzen zaitu baina izena eman aintzin hobeto ezagutu nahi duzu? Aldaren kide zira, kuriosa eta bere historiari buruz gehio...
Maiatzaren lehenean Trump eta haren munduaren aurka manifestatzera deitzen dugu
Mundu bat non lehen potentziako lehendakaria Parisko Klima Akordiotik ateratzen den, eta "drill, baby, drill" bere leloa egiten duen energia fosilen alde erabat apustu eginez, hondamendi klimatikoak ugaritzen diren bitartean eta behartsuenak bete-betean jotzen...
Berripaperari harpidetzen naiz


