2025eko urriaren 10ean (ostiral arratsa) eta 11n (larunbata), Baionan (Patxa plazan eta inguruko karriketan), Aldak hitzordua ematen dizu Auzolan – Etxebizitzarako Eskubidearen Egunaren bigarren edizioan. Hitzaldiak, herri-bazkaria, kultura-ekitaldiak, kontzertuak… eta beste sorpresa anitz! Sartzea urririk.
Gomita zabal ezazu, asteburua atxik eta ekitaldiaren facebooka parteka: Evénement facebook Auzolan 2025


LAGUNTZAILE IZAN !
INTERESATUA ZARA ? MOTIBATUA ?
Bigarren edizio historiko honen prestaketa lanetan parte hartu nahi duzu? Hitzaldien antolaketan, ostatuan, apairu guneetan, taloetan, kontzertuetan, logistikan, haurren xokoan, apainketan… Dudarik gabe dagokizun misio bat aurkituko duzu!
Bakarrik edo lagunekin, gaitasun berezirik izan gabe, abenturaren parte izan nahi baduzu… oraindanik izena eman dezakezu laguntzaile izateko, ondoko orria osatuz:
Gure berriak
Aldak Gaskoien plazko 25.an duen egoitza estreinatzen du!
Martxotik, Alda elkarteak permanetzia bat ireki du Sainte-Croix auzoko bihotzean, Gaskoien plazako 25.ean. Trukaketa eta topaketa gune, arazo edo injustiziak bizi dituzten jendeen errezebitzeko tokia, egoitza berri hori estreinatuko da maiatzaren 29an, larunbatez,...
Aldak, Baionako auzoetako aldizkariaren bigarren alea atera du.
Aldak, Baionako auzoetako aldizkariaren bigarren alea atera du. Alda elkarteak apirilaren 28 honetan abiatu du 20 000 aletan atera den Alda, Baionako auzoetako aldizkariaren 2. alearen banaketa, urririk, biztanleen etxeetan eta hainbat saltegitan. Tresna honek...
Alda kazetaren banaketa taldea antolatzen ari gira: zatozte zuek ere!
Herri auzotegien boza entzunarazten duen kazeTA da Alda. Auzotegi horietako bizilagunen kazeta da Alda. Bigarren zenbaki honetan, nahi duten guziei banaketa taldera hurbiltzea proposatzen die Aldak. Helburua? Kazetaren 20 000 aleak auzotegi bakoitzean, bizitegi...
Berripaperari harpidetzen naiz

