2025eko urriaren 10ean (ostiral arratsa) eta 11n (larunbata), Baionan (Patxa plazan eta inguruko karriketan), Aldak hitzordua ematen dizu Auzolan – Etxebizitzarako Eskubidearen Egunaren bigarren edizioan. Hitzaldiak, herri-bazkaria, kultura-ekitaldiak, kontzertuak… eta beste sorpresa anitz! Sartzea urririk.
Gomita zabal ezazu, asteburua atxik eta ekitaldiaren facebooka parteka: Evénement facebook Auzolan 2025


LAGUNTZAILE IZAN !
INTERESATUA ZARA ? MOTIBATUA ?
Bigarren edizio historiko honen prestaketa lanetan parte hartu nahi duzu? Hitzaldien antolaketan, ostatuan, apairu guneetan, taloetan, kontzertuetan, logistikan, haurren xokoan, apainketan… Dudarik gabe dagokizun misio bat aurkituko duzu!
Bakarrik edo lagunekin, gaitasun berezirik izan gabe, abenturaren parte izan nahi baduzu… oraindanik izena eman dezakezu laguntzaile izateko, ondoko orria osatuz:
Gure berriak
Airbnb-k, abenduaren 7an iragarritako erregularizazioaz, Aldaren pundua
Airbnb-k, abenduaren 7an iragarritako erregularizazioaz, Aldaren pundua Joan den irailaren bukaeran, Alda eta "Saint Malon bizi naiz... bertan egoiten naiz!" elkarteek lehen etapako garaipen garrantzitsua lortu zuten: Airbnb-ek abenduaren 7tik beretik Angelun, Baionan...
Etxebizitza: Aldak, azaroaren 20ko manifestaldiaz oinarriko momentu baten egitera deitzen du
Etxebizitza: Aldak, azaroaren 20ko manifestaldiaz oinarriko momentu baten egitera deitzen du Aldak ehun pertsonalitatek eta hogeita hamar erakundek baino gehiagok zabaldu deiari, herritarrak, azaroaren 20an, larunbatez, 15:00etan Baionan (abiatzea San-Andres Plazan)...
Alda-ren ekintza bat Victoria Surf-an Bigak hirua ekarki. Biarritzen, Aldak okupatzen du hirugarren iruzurrezko Airbnb-a
Alda-ren ekintza bat Victoria Surf-an Bigak hirua ekarki. Biarritzen, Aldak okupatzen du hirugarren iruzurrezko Airbnb-a Airbnb-k Biarritzen errefusatzen du erregistro zenbakirik gabeko turismorako etxebizitza mublatuen iragarkien atxikitzea debekatzen duen legea...
Berripaperari harpidetzen naiz


