2025eko urriaren 10ean (ostiral arratsa) eta 11n (larunbata), Baionan (Patxa plazan eta inguruko karriketan), Aldak hitzordua ematen dizu Auzolan – Etxebizitzarako Eskubidearen Egunaren bigarren edizioan. Hitzaldiak, herri-bazkaria, kultura-ekitaldiak, kontzertuak… eta beste sorpresa anitz! Sartzea urririk.
Gomita zabal ezazu, asteburua atxik eta ekitaldiaren facebooka parteka: Evénement facebook Auzolan 2025


LAGUNTZAILE IZAN !
INTERESATUA ZARA ? MOTIBATUA ?
Bigarren edizio historiko honen prestaketa lanetan parte hartu nahi duzu? Hitzaldien antolaketan, ostatuan, apairu guneetan, taloetan, kontzertuetan, logistikan, haurren xokoan, apainketan… Dudarik gabe dagokizun misio bat aurkituko duzu!
Bakarrik edo lagunekin, gaitasun berezirik izan gabe, abenturaren parte izan nahi baduzu… oraindanik izena eman dezakezu laguntzaile izateko, ondoko orria osatuz:
Gure berriak
Alda ikasleen alokatze kontratu iruzurtien aurka jotzen hasi da
Alda, alokatzaileen eta auzo herrikoien herritarren defentsarako elkartea ikasleen alokatze kontratuen inguruan dagoen praktika masibo iruzurti batetaz ohartu da. Eta praktika horiek pairatzen dituzten alokatzaileak laguntzen hasi da kontratu ilegala horiek 12...
Lan eskaintza Komunikazio/kidetasun arduraduna
2020ko urrian sortu den Alda elkarteak Ipar Euskal Herriko auzo eta jendarte herrikoietako pertsonen eskubideak defendatzen ditu. Lan-mundutik kanpo eguneroko bizian injustiziaren biktima diren pertsonen antolakuntza kolektiboa laguntzen du, jendeen eguneroko ...
Aitzinatze handi bat: Euskal Elkargoak konpentsazioa onartu du
Baiona, 2022ko martxoaren 5a - Larunbat honetan, martxoaren 5ean, Euskal Elkargoko Kontseiluak, 169 bozek alde eta 8 bozek kontra bozkatuz, onartu du tiran den eremuko 24 herrientzat plantan ematea konpentsazio-mekanismo araudia. Jabeek, orain, ber herrian, azalera...
Berripaperari harpidetzen naiz


