2025eko urriaren 10ean (ostiral arratsa) eta 11n (larunbata), Baionan (Patxa plazan eta inguruko karriketan), Aldak hitzordua ematen dizu Auzolan – Etxebizitzarako Eskubidearen Egunaren bigarren edizioan. Hitzaldiak, herri-bazkaria, kultura-ekitaldiak, kontzertuak… eta beste sorpresa anitz! Sartzea urririk.
Gomita zabal ezazu, asteburua atxik eta ekitaldiaren facebooka parteka: Evénement facebook Auzolan 2025


LAGUNTZAILE IZAN !
INTERESATUA ZARA ? MOTIBATUA ?
Bigarren edizio historiko honen prestaketa lanetan parte hartu nahi duzu? Hitzaldien antolaketan, ostatuan, apairu guneetan, taloetan, kontzertuetan, logistikan, haurren xokoan, apainketan… Dudarik gabe dagokizun misio bat aurkituko duzu!
Bakarrik edo lagunekin, gaitasun berezirik izan gabe, abenturaren parte izan nahi baduzu… oraindanik izena eman dezakezu laguntzaile izateko, ondoko orria osatuz:
Gure berriak
Martxoaren 1ean, asteazkenarekin, Baionan, Airbnb-ren kontrako konpentsazioaren eguna
2023ko martxoaren 1ean, asteazkenarekin, indarrean sartuko da Airbnb-ren kontrako konpentsazio-neurria plantan ematen duen araudia. Oraingo honetan, Aldak urte osoan zehar bizitzeko diren etxebizitzak behin-betiko mublatu turistikoetan aldatzearen kontra diren guziei...
Aldak erretretaren adina atzeratzearen aurkako manifestaldira deitzen du!
Alda gogorki altxatzen da gobernuak bultzatzen duen erretreta sistemaren erreforma proiektuaren aurka. Erretretaren adin legala 64 urtetara gibelatuz herritarren eta planetaren aurka doan gizarte eredu argi baten hautua egiten da. Gobernuak erretreta sisteman...
Herrian bizitzeko eskubidearen aldeko 1000en Deian
2021eko azaroaren 20an, 8000 herritarrek higiezinen eta lurren espekulazioaren aurka eta Herrian bizitzeko eskubidearen alde manifestaldian parte hartzen zuten. Eta, horren bidez, Ipar Euskal Herrian azken 25 urteotan etxebizitzaren eskubidearen alde izandako...
Berripaperari harpidetzen naiz


