2025eko urriaren 10ean (ostiral arratsa) eta 11n (larunbata), Baionan (Patxa plazan eta inguruko karriketan), Aldak hitzordua ematen dizu Auzolan – Etxebizitzarako Eskubidearen Egunaren bigarren edizioan. Hitzaldiak, herri-bazkaria, kultura-ekitaldiak, kontzertuak… eta beste sorpresa anitz! Sartzea urririk.
Gomita zabal ezazu, asteburua atxik eta ekitaldiaren facebooka parteka: Evénement facebook Auzolan 2025


LAGUNTZAILE IZAN !
INTERESATUA ZARA ? MOTIBATUA ?
Bigarren edizio historiko honen prestaketa lanetan parte hartu nahi duzu? Hitzaldien antolaketan, ostatuan, apairu guneetan, taloetan, kontzertuetan, logistikan, haurren xokoan, apainketan… Dudarik gabe dagokizun misio bat aurkituko duzu!
Bakarrik edo lagunekin, gaitasun berezirik izan gabe, abenturaren parte izan nahi baduzu… oraindanik izena eman dezakezu laguntzaile izateko, ondoko orria osatuz:
Gure berriak
Logistika/gertakari antolaketa taldearen bilkurarako gomita
Etxebizitza-urgentziaz mintzaldia bere 500 pertsonekin, janari mahai, ostatu, erakusketekin ; bizitegi eskubidearen aldeko manifestaldi handiak eta konzertuak ; bazkaria-besta herrikoia konpentsasioaren garaipena ospatzeko ; HLM-etako hauteskundeen kanpaina guziz...
Zortzi taldearen bideoklipa… higiezinen espekulazioaren gaiari buruz.
Zortzi taldeak “Haizea Nuen” azken bideoklipean agertzea galdatu die Aldako zonbait laguntzailei. Higiezinen espekulazioa jorratzen duen kantua, arrailerian bezala... seriotasun kutsuak zeharkatua. Mundu justuago eta solidarioago bat eraikitzeko engaiamendu eta...
Lan eskaintza: Aldako eskubideen sustengu poloaren ko-koordinatzailea Kontratu mugatua
2020ko urrian sortua, Alda elkarteak auzogune eta jendarte herrikoietako pertsonen eskubideak zaintzen ditu Ipar Euskal Herrian. Lan mundutik kanpo, beren eguneroko bizian zuzengabekeriak jasaiten dituzten pertsonen antolakuntza kolektiboa laguntzen du bereziki:...
Berripaperari harpidetzen naiz


