2025eko urriaren 10ean (ostiral arratsa) eta 11n (larunbata), Baionan (Patxa plazan eta inguruko karriketan), Aldak hitzordua ematen dizu Auzolan – Etxebizitzarako Eskubidearen Egunaren bigarren edizioan. Hitzaldiak, herri-bazkaria, kultura-ekitaldiak, kontzertuak… eta beste sorpresa anitz! Sartzea urririk.
Gomita zabal ezazu, asteburua atxik eta ekitaldiaren facebooka parteka: Evénement facebook Auzolan 2025


LAGUNTZAILE IZAN !
INTERESATUA ZARA ? MOTIBATUA ?
Bigarren edizio historiko honen prestaketa lanetan parte hartu nahi duzu? Hitzaldien antolaketan, ostatuan, apairu guneetan, taloetan, kontzertuetan, logistikan, haurren xokoan, apainketan… Dudarik gabe dagokizun misio bat aurkituko duzu!
Bakarrik edo lagunekin, gaitasun berezirik izan gabe, abenturaren parte izan nahi baduzu… oraindanik izena eman dezakezu laguntzaile izateko, ondoko orria osatuz:
Gure berriak
Klima eta justizia sozialaren inguruko formakuntza egonaldia Mugerren
Irailaren 12tik 15era, ostegunetik igandera, Bizi! elkarteak klima eta justizia sozialari buruzko formakuntza egonaldia antolatzen du Mugerreko Ibar trinketean. 👀 4 egun horietan zehar, metodo eta teknika ezberdinak ikasteko aukera egongo da (bortizkeriarik gabeko...
Lan eskaintza – Mobilizazio / logistika arduraduna
2020ko urrian sortua, Alda elkarteak auzogune eta jendarte herrikoietako pertsonen eskubideak zaintzen ditu Ipar Euskal Herrian. Lan mundutik kanpo, beren eguneroko bizian zuzengabekeriak jasaiten dituzten pertsonen antolakuntza kolektiboa laguntzen du bereziki:...
Baiona: 1000 pertsonatik goitik parte hartu dute Auzolan – Etxebizitza eskubidearen egunaren lehen edizioan
Ekainaren 15eko larunbat honetan, Aldak Auzolan - Etxebizitza eskubidearen egunaren lehen edizioa antolatu du Baionan. 1000 pertsonatik goitik parte hartu dute ekitaldi honetan, alde batetik etxebizitza arloan lorturiko garaipen kolektiboak ospatzeko, eta bestetik...
Berripaperari harpidetzen naiz


