2025eko urriaren 10ean (ostiral arratsa) eta 11n (larunbata), Baionan (Patxa plazan eta inguruko karriketan), Aldak hitzordua ematen dizu Auzolan – Etxebizitzarako Eskubidearen Egunaren bigarren edizioan. Hitzaldiak, herri-bazkaria, kultura-ekitaldiak, kontzertuak… eta beste sorpresa anitz! Sartzea urririk.
Gomita zabal ezazu, asteburua atxik eta ekitaldiaren facebooka parteka: Evénement facebook Auzolan 2025


LAGUNTZAILE IZAN !
INTERESATUA ZARA ? MOTIBATUA ?
Bigarren edizio historiko honen prestaketa lanetan parte hartu nahi duzu? Hitzaldien antolaketan, ostatuan, apairu guneetan, taloetan, kontzertuetan, logistikan, haurren xokoan, apainketan… Dudarik gabe dagokizun misio bat aurkituko duzu!
Bakarrik edo lagunekin, gaitasun berezirik izan gabe, abenturaren parte izan nahi baduzu… oraindanik izena eman dezakezu laguntzaile izateko, ondoko orria osatuz:
Gure berriak
Aldak 5 urte! Azaroaren 22an iraganen den Biltzar Nagusirako gomita
Jadanik 5 urte! Urtebetetze honen ospatzeko eta egin bideaz, eraman borroketaz eta bederazka edo elkarren artean erdietsi garaipenetaz kolektiboki puntua egiteko, Aldaren Administrazio kontseiluak Aldaren Biltzar Nagusira gomitatzen zaitu 2025eko azaroaren 22an,...
MILESKER ! Handi bat Auzolan 2025-eko laguntzaile guztiei !
𝗠𝗜𝗟𝗘𝗦𝗞𝗘𝗥 ! 𝗛𝗮𝗻𝗱𝗶 𝗯𝗮𝘁 𝗔𝘂𝘇𝗼𝗹𝗮𝗻 𝟮𝟬𝟮𝟱-𝗲𝗸𝗼 𝗹𝗮𝗴𝘂𝗻𝘁𝘇𝗮𝗶𝗹𝗲 𝗴𝘂𝘇𝘁𝗶𝗲𝗶 ! Asteburu honetan iragan den Auzolan 2025 etxebizitza eskubidearen aldeko mobilizazio eguna arrakastatsua izan da! Milaka bildu gara Baiona Ttipiko karriketan gure bozak entzunarazteko egungo etxebizitza...
Auzolan-en 2. edizioa : 4200 pertsona etxebizitza eskubidearen alde !
Auzolan – Etxebizitza Eskubidearen Egunaren – bigarren edizioa, urriaren 10ean eta 11n Baionan kausitua izan da, 4200 pertsonatik goiti bildu dituelarik. 40 egituratik goiti elkartu dituen elkarteen-herrixka, 400 pertsonatik goiti bildu dituzten 3 hitzaldiak, bazkari...
Berripaperari harpidetzen naiz


