Aldak, Baionako auzoetako aldizkariaren lehen alea ateratu du.

Alda elkarteak ostiral honetan, urtarrilaren 15ean, 20 000 aletan atera den, Alda, Baionako auzoetako lehen aldizkariaren banaketa, urririk, biztanleen etxeetan eta hainbat saltegitan, hasi du. Tresna honek argitara ematen ditu auzoetako bizia eta bertako biztanleen behar eta xedeak.

Polo-Beyris-eko Postaren hestea, Maillâges elkartearekin bizileku forma berriak Caradoc auzoan, saltegi edo zerbitzu eskasa edo hestea Habas-la-Plaine-en bezala, Zuper Fête-aren antolaketa, banku publikoen kentze edo eskasa, Mohamed Boujalal musikari baionesaren potreta: bere lehen alearentzat, Baionako auzoetako aldizkaria bezala aurkezten den Alda aldizkariak, tonua emaiten du. Helburua? Ikusgarritasuna emaitea auzoetan zernahi diren iniziatibei, eta, bertako biztanleek topatzen dituzten problematikei, biztanle hauei, beren botzaren entzunarazteko parada emanez ere.
Horregatik, aldizkariari ohoragarri zaio ere bere irakurleetarik ahal bezain hurbil heltzera, eta eskuragarri izaitera. Horrela, egunero, auzoetan ibiltzen diren bolondres taldeek banatzen dute urririk, atez ate edo nahi duten saltegietan. Parada bat ere biztanleen topatzeko eta beren lekukotasunen biltzeko.

“Bere aldizkariaren bidez, Aldak, gutti entzunak eta konduan hartuak direnen botza entzun arazi nahi du. Bere burua entzunaraztea, ekiteko eta gauzen aldatzeko ahalaren berreskuratzean lehen pausua da. Aldizkariaren oinarria, elkarlana da: gomita luzatzen dugu auzoetako biztanle guziei gurekin zuzenean harremanetan ezartzerat gurekin partekatzeko zabalduak izaitea merezi duten iniziatiba guziak, baina ere beren kexak edo elkartasun izpiritu batean partekatzekoak dituzten ideia onak.” Esplikatzen du Malika Peyraut-ek, Aldaren bozeramaileak.

Hiru hilabetean behingo argitalpena duen aldizkaria sarean ere eskuragarri da:
https://www.alda.eus/le-numero-1-du-journal-alda-est-sorti/

Aldaren erredakzioarekin harremanetan sartzeko:
07 78 99 62 84
info@alda.eus
Alda, Kordelierren karrikako 20. 64 100 Baiona
Hedabideekin harremana: Malika Peyraut, 07 78 99 62 84