Airbnb-k, abenduaren 7an iragarritako erregularizazioaz, Aldaren pundua

Joan den irailaren bukaeran, Alda eta “Saint Malon bizi naiz… bertan egoiten naiz!” elkarteek lehen etapako garaipen garrantzitsua lortu zuten: Airbnb-ek abenduaren 7tik beretik Angelun, Baionan eta Saint-Malon erregistratze-zenbakiei buruzko legea beteko zuela iragarri zuen.

2 elkarteak ere ostiral honetan, abenduaren 3an, Emmanuelle Wargon Etxebizitza ministroaren kabinetearekin bildu dira epe laburreko alokatzeen gaia jorratzeko. Aldak, gaur, Baio anan eta Angelun Airbnb-ren erregulartze operazioaren lehen pundua egiten du eta tokiko bizitegi nagusien multzoaren «airbnbizazioa» behin betiko geldiarazteko konpentsazio neurri irmoa hartzea premiazkoa dela gogoratzen du.

Airbnb-ren erregulartzearen kontrola

Ekintza frango burutu dira azken urtean Airbnb-ak bezalako turismorako etxebizitza mublatu iraunkorren hedapena geldiarazten saiatzeko, Bretainia, Mediterraneoko kostaldea edo Ipar Euskal Herria bezalako eskualdeetan. Beren merkatu nagusia ziren Paris, Lyon, Bordele, Nantes bezalako hiri handietan beren garapenean geldituak izan diren, Airbnb bezalako plataformek, hain zuzen, azken urtean erabaki zuten kostaldeko herri ttipietan eta baserri eremuetan berregituratzea. Gure ekintzek fruituak eman dituzte eta Airbnb-k irailaren 23an erabaki zuen Angelu, Baiona eta Saint-Malo gehitzea legea betetzea onartu duen Paris, Lyon, Nantes edo Toulouse bezalako hirien zerrendan. Ondorioz, Angelun, Baionan eta Saint-Malon, 2021eko abenduaren 7tik goiti ezin da argitaratu epe laburreko alokatzeko etxebizitza osoaren iragarkirik Airbnb gunean erregistratze-zenbakirik gabe (legeak 2017tik geroz Airbnb-ri hori inposatzen zion, eta beste herri guztietan ere errespetatu behar zuen). Aldak Airbnb-ren web-gunearen azterketa egin du ostegun honetan, abenduaren 9an, erregularizazioaren errealitatea eta haren ondorio konkretuak egiaztatzeko.

Etxebizitza osoetan % 23 eta % 30 iragarki gutiago!

Angelun, Airbnb-ren web-gunean, abenduaren 7a baino lehen, epe laburreko alokatzeko moduan eskaintzen ziren 1.261 etxebizitza osotik 971ra pasa gira, hots, % 23ko galtzea. Baionan, etxebizitza osoen kopurua 766tik 541era beheititu da, hots % 30eko galtzea. 2021eko abenduaren 9ko zenbakiak dira.

Oraindik hamarnaka etxebizitza oso badira epe laburreko alokatzeko moduan eskainiak direnak eta erregistratze zenbakirik gabe (horrek erakusten duelarik Airbnb-k ez dituela bere datu-baseak kontrolatzen).
Azkenik, Aldak egin duen azterketa zorrotzari esker, Baionan 24 zenbaki faltsu eta Angelun 40 identifikatzeko parada izan dugu. Jabeek zenbaki faltsu bat eman diote Airbnb-ri, eta azken honi aski zaio, diren bezala argitaratzen dituelarik iragarkiak.

Ikusten dugu Aldaren ekintzak Ipar Euskal Herrian, beste talde batzuenak bezala Estatu mailan, lehen ondorioak ematen ari dela, baina oraindik badela bide egiteko. Gure ekintzek, beraz, Ipar Euskal Herriko herri guztietan Airbnb eta gainerako plataformen erregulartze osoa lortu arte segituko dute, eta bereziki Eskal Elkargoak, bizileku nagusien multzoko etxebizitzen ihesa airbnb bezalako epe laburreko alokatzeei buruz gelditzeko, konpentsazio-neurri aski irmoa hartu arte. Euskal Elkargoan bizi diren familientzat urte osorako alokatzeak printzipio bilakatu behar dira berriz gure lurraldean.

Zutabe ilunak datu-basea garbitu aintzin, E-1ean ateratako datuekin dira (abenduaren 6koekin). Zutabe argiak Airbnb-ren erregulartzea gauzatu den egunean (abenduaren 9an) ateratako datuekin dira. Urdinak iragarki guzientzat dira. Iranjak: “gelak” ez diren iragarkiak soilik, beraz, etxebizitza osoak, zenbaki bat izan ala ez (eta faltsuak diren ala ez jakin gabe). Marroina: “Erregistratze-zenbakia” eremua betea duten etxebizitza osoak soilik, zenbaki egiazkoa edo faltsua “mugikortasun-alokatzea” edo “hotela” izan. (Airbnb-k, abenduaren 9an, ostegunez, sarean eman iragarkiekin eginiko lana Aldak, ParisvsBnB-k eta “Saint Malon bizi naiz… bertan egoiten naiz!”-ek elkarlanean)