Agenda: abenduaren 3an,
kideen elkarrizketa linean

Nola ihardetsi, bata bestearen ondotik datozen epidemia uhinek eta horiek eragiten dituzten ondorio sozial eta ekonomikoek, sortzen duten egoera bereziari? Zer da konfinamenduaren ondorioa auzoetan? Nola aintzin ikusi Aldaren aktibitateen jarraipena abenduko hilabetearentzat? Nola berriz abiatu inkesta eta Alda aldizkariaren lehen alea zabaldu, konfinamendua bukatu bezain laster?        

Ostegunean, abenduaren 3an 19:00etan, Aldaren kideak galdera ezberdin horien inguruan elkarrizketa batetara parte hartzerat gomitatuak dira. Elkarrizketa hori linean iraganen da. Beren harpidetza eguneratua duten kideek bertan parte hartzeko izena emaiten ahal dute hemen.