Uztailaren 2 honetan, ostegun goizarekin, Aldako hogoi bat militante baino gehiagok militanteek higiezinen agentzia faltsu bat instalatu du Baionako Plein Ciel eraikinaren sarreran (Santa gurutze auzoan, ZUP eraikinetatik hurbil), eraikin horretan dituen bi apartamenduetan higiezinen profesionala batek egindako iruzurrrak salatzeko. Bi apartamenduak pisukidetzan aloitzen ditu. Auzo herrikoien defentsarako elkarteak alokairuek alokairu mugatzearen legea errespeta dezaten exijitzen du, eta jabeari eskuratu diru soberakinak itzultzea eskatzen dio. Prefeturari legea errespetatua izateko ekin dezan eskatzen dio ere.

Alokairuen mugatzearen errespetu eza pisukidetzeetan

Mounédé karrikaren 26ean, Plein Ciel erresidentzian, “higiezinen plataforma solidario” gisa definitzen den Je partage Immo agentziaren jabea eta M6 kateko 100% Immo emankizunean aditu gisa parte hartzen duen iruzurtia bi apartamenduren jabea da. Biak T5ak dira eta bakoitzarentzat 1880 euroko alokairua eskatzen du kargak kanpo, hau da alokairuen mugatzeari begira 736 € sobera eskatzen du  (berez kopuru hori jadanik auzoko bataz besteko alokairuak kontuan harturik, %20ez altuago delarik). Bi apartamenduak harturik 1500 € soberan ordaintzen dituzte hibaletero alokatzaileek! Apartamendu bakoitza pisukidetzan aloitua da, gelaka, banakako kontratuekin, eta zortzi alokatzaileetarik bakoitzak 184 € sobera ordaintzen ditu hilero. Momentuko, jabeak ez du legea errespetatzea onartzen eta Aldak eskatu eztabaida eskaerei ez die erantzuten. “Normalean pisukidetzearen bidez merkeago bizitzen da, baina ohartzen gara jabe batzuentzat alokairuen mugatzea errespetatzen ez duen gehiegizko alokairuak praktikatzea bide bat badela.” dio Ainize Butron, Aldako bozeramaileak.


Iruzurra maila guztietan: mendeku kanporatzeak

2025eko apirilean, ikusiz alokairuak ez zuela errespetatzen finkatu alokairuaren muga, apartamendu baten alokatzaileak Aldarekin harremanetan jarri ziren eta jabearekin on onezko desmartxak abiatu zituzten, legeak eskatzen duen bezala, beraien alokairuak alokairuen muga errespetatu dezan eta, horrekin egoera erregularizatzeko.

Ondotik, jabeak alokatzaile guztiak kanporatu zituen bi apartamenduetatik, beraien alokairu kontratuak etenez bi apartamenduetan aita eta jabea instalatuko zirelakoan.

Urte baten buruan, Aldak ikusi ahal izan du bi apartamenduak berriz ere aloituak izan direla eta alokairuek ez dutela beti ere alokairua mugatze araua errespetatzen. Joan den urteko etxe kanporatzeak faltsuak ziren, beraz, eta desmartxak hasi zituzten alokatzaileak kanporatzeko egin ziren!

Aldak jabeak egindako lege urraketa ezberdin horiei buruz egungo alokatzaileak eta alokatzaile ohiak informatu ditu eta lagunduko ditu beraien eskubideak errespetarazteko. Alokatzaileetariko batek jadanik erabakia du auzitara jotzea jabearen aurka. 


Estatuak ekin behar du: prozedura administratiboa

Alokairuen mugatzea errespetatua ez delarik, prefetak prozedura administratibo bat martxan jartzen ahal du jabeari arauekin bat egin dezan exigitzeko, eta alokairu soberakinak itzultzea behartzeko, hala egiten ez badu 5000 € arte doan isun batekin zigortu dezake pertsona fisikoa delarik eta 15 000 € arte enpresa delarik (Elan legearen 140 artikuluan 7. lerroa). Baina gaur egun, Lyonen edo Parisen ez bezala, Pirineo-Atlantiko departamenduko prefeturak ez du onartzen esku hartzea alokatzaileek ez badituzte onez onean abiaturiko desmartxak bururaino eramaten, erran nahi baita hauek huts egin arte. “Beraien eskubideak errespetatuarazi nahi dituzten alokatzaileak kanporatuak izatea arriskatzen duten egoera honetan, hemen gertatu bezala, Aldak prefeturari eskatzen dio alokatzaileek edo alokatzaileen defentsarako elkarte batek eman seinalamendu ororentzat berehalako prozedura administratiboa martxan jarri dezan.” azaldu du Lara Saget Aldako bozeramaileak. 

 

Alokairuen mugatzea iraunkortu

Alokairuen mugatzea alokatzaileentzat guztiz onuragarria den neurria da eta alokairuen prezioen goratze mugaezina etetea ahalbidetzen du. Alta datorren azaroan desagertzeko arriskua badu. Aldak berriz ere neurria iraunkortzea deitzen du. Datozen aste eta hilabeteetan helburu horrekin mobilizatzen segituko du, eta gobernuari eta parlamentariei beraien ardurak har ditzaten eskatzen die.

Aldak segitzen du alokatzaileen eta kontsumitzaileen eskubideen defendatzeko, azken bost urte baino gehiagotan egin duen bezala. Alta, prefetak kontsumitzaileen defentsarako elkarte onespena ukatzen dio. Alda sustengatzeko erabaki horren kontra, petizioa izenpetu!