Alda: funtsezkoena

2020ko udazkenean sortua, Alda jendarte herrikoietako jendetza, familia eta pertsonen interes eta xedeak defendatzen dituen elkartea da.

Sakonki errotua lurraldean, Alda elkartea beren eskubideen defendatzeko antolatu nahi dutenei zuzentzen da. Irabazi eta laguntza nahikoentzat, eskuragarriak, sanoak, ongi isolatuak diren etxebizitzentzat, babestuak eta ongi bizitzeko egokiak diren auzo eta ingurumenarentzat, kalitatezko zerbitzu publikoentzat, enpleguen lortzeko ber sarbideentzat, bai eta ere osagarri, elikadura sano eta tokikoa, hezkuntza, kultura, kirol, mugikortasun eta aisaldientzat, eta, kontsumitzaile eta erabiltzaile eskubideentzat: Aldaren helburua, jendeei beren ahalaren berreskuratzea ahalbidetzea da, eta beren bozaren entzunaraztea.

Botere publiko eta politiko orotarik independentea den Aldak munduan zehar eta Euskal Herrian iragan borroketarik inspiraturiko bortizkeriarik gabeko ekintza moldeak erabiltzen ditu. Bere ibilmoldea herritarren antolakuntzan bakarrik finkatzen da, zeren Aldaren desafioa ideia gako baten gainean bermatzen da: elkarrekin, indar alimalea gira!

 

 

Alda zehazki
zer den:

Inkesta bat

Hainbat hilabetez, elkarteko laguntzaileak biztanleen gana joanen dira, haien entzuteko eta haien arazo eta galdeen ezagutzeko.

Ekintza zehatzak

Hainbat pertsona ber injustiziataz hunkituak direlarik, kolektiboki antolatzen gira, egoera alda dadin.

Antolatzaileak

Gure laguntzeko eta antolatzeko prest, borroka baten eramaiten eta irabazten jakiteko, gure arazo eta galdeen ezagutarazteko komunikatzen jakiteko, bilkura eraginkorren animatzeko.

Abokatuak

Injustizia pairatzen duten biztanle kolektiboei arlo juridikoan beren defendatzeko edo atakatzeko ahala ukan dezaten.

Aldizkari bat

Auzoetan urririk zabaldua, gure eguneroko arazoetaz eta haiei aterabideak atxemaiteko moldeetaz ari da.

Formakuntzak

Jakintza ukaitea, ahala ukaitea da! Auto-formakuntza saioak antolatzen ditugu gure eskubideen bai eta haien defendatzeko beharrezkoak diren tresna guzien ezagutzeko.

Gune bat

Elkarretartzeko,
informatzeko, trukatzeko:
Cordeliers karrika 20,
64100 Baiona.

Zuk ere,
Aldarekin ekin

Aldak ez du finantzamendurik onartzen, gobernutik, enpresetarik edo alderdi politikoetarik.
Soilik bere kideen sustenguak dizkio bere ekintzen egiteko ahalak emaiten

Aldaren ibilmoldea

Administrazio Kontseilua

 

Ainize Butron

 

Aurelien Carrodano

 

Emma Tosini

 

Fabien Colombet

 

Magali Etcheverria

 

Malika Peyraut

 

Nerea Peponnet

 

Txetx Etcheverry

 

Xebax Christy