Programa pixkanaka osatzen ari da. Behin betiko egitaraua urriaren 2an (osteguna) plazaratuko dugu xehetasun guziekin, ekitaldien ordutegi eta tokiekin.

Sarah de Laet (Kanporatzeen aurkako Bruselako Frontea) Argazkilaria: Brieux Van
10a ostiraleko egitaraua, Patxa Plazan
- 18:00-23:00: animazioak, musika, janari eta edari tokian berean
- 19:30-21:00: “Mundu guziko alokatzaileek bat egin ezazue!” antzerki-foruma Bruselako “Front anti-expulsion” taldeko Sarah de Laet-ekin
11ko larunbateko egitaraua, Patxa plazan eta inguruko karriketan
Egun osoan (10:00-17:00)
Elkarte-herrixka: 40 elkarte baino gehiago hor izanen dira zure eskubideen zaintzarako argibideak eta aholkuak emateko.
Gune tematikoak:
- Etxebizitza bat bilatu, alokairuan
- Lagundua izan
- Bizitegi baten jabe bihurtu espekulaziorik gabe
- Beste gisaz eraiki
- Beste gisaz kontsumitu
- Mobilizatu (hemen eta denetan)
Eta Auzolan egunean ere :
- Ganer hustea
- Camille Chopin eta Guillaume Fauveau-ren Argazki erakusketa etxebizitzetako hezetasunari buruz

- Murru freskoa Gau Txoria-k zuzenean tindaturik
- Haurren xokoa : gaztelu puzgarriak, jokoak, makillatzea, haurren fresko handia, fruitu jusa eta matahamiak, etab.
- Ostatua eta jatekoak
Hitzaldiak: xehetasun guziak hemen klik eginez
Animazioak :
- 10:00: Ibilaldia Baionako hiri-erdian Topatopia Batukadarekin
- 10:30 – 12:00: altxor ihizia
- 12:30-15:00: Bazkari herrikoia eta musika animazioak
- 14:00: Biradera organo kontzertua
- 14:30-16:30: Slam atelierra “Enslamez-vous” taldearekin
- 16:00-17:00: Zup-eko gazteen rap kontzertua
- 17:00-19:00: Mari Koxka txaranga, ahozko ping-ponga Enslamez-vous-rekin, joaldunak eta hainbat animazio
19:00etatik goiti: bururatze gaualdia eta kontzertuak
- “Etxebizitza eskubidearen alde” mitin handia: hitzaldiak eta animazio artistikoak
- Edatekoa eta jatekoa tokian berean
Kontzertuak (prezio librean) : https://www.alda.eus/eu/auzolan-kontzetuak/

- Zea Mays (pop rock)
- Tapia eta Leturia (folk trad)
- Bacano banda (cumbia)
- Elektruka (bal electrofolk)
- Txaranga
- DJ set
LAGUNTZAILE IZAN !
INTERESATUA ZARA ? MOTIBATUA ?
Bigarren edizio historiko honen prestaketa lanetan parte hartu nahi duzu? Hitzaldien antolaketan, ostatuan, apairu guneetan, taloetan, kontzertuetan, logistikan, haurren xokoan, apainketan… Dudarik gabe dagokizun misio bat aurkituko duzu!
Bakarrik edo lagunekin, gaitasun berezirik izan gabe, abenturaren parte izan nahi baduzu… oraindanik izena eman dezakezu laguntzaile izateko, ondoko orria osatuz
Gure berriak
𝗔𝘂𝘇𝗼𝗹𝗮𝗻 𝟮𝟬𝟮𝟱 𝗲𝗴𝘂𝗻𝗮𝗿𝗲𝗻 𝗲𝗴𝗶𝘁𝗮𝗿𝗮𝘂𝗮 𝗼𝘀𝗼𝗮
𝟭𝟬𝗮 𝗼𝘀𝘁𝗶𝗿𝗮𝗹𝗲𝗸𝗼 𝗲𝗴𝗶𝘁𝗮𝗿𝗮𝘂𝗮, 𝗣𝗮𝘁𝘅𝗮 𝗣𝗹𝗮𝘇𝗮𝗻 18:00 - 23:00 : animazioak, musika, janari eta edari tokian berean 19:30 - 21:00 : “Mundu guziko alokatzaileek, bat egin ezazue!” antzerki-foruma Bruselako “Front anti-expulsion” taldeko Sarah de Laet-ekin 𝟭𝟭𝗸𝗼 𝗹𝗮𝗿𝘂𝗻𝗯𝗮𝘁𝗲𝗸𝗼...
Je reçois les infos d’Alda

