2025eko urriaren 10ean (ostiral arratsa) eta 11n (larunbata), Baionan (Patxa plazan eta inguruko karriketan), Aldak hitzordua ematen dizu Auzolan – Etxebizitzarako Eskubidearen Egunaren bigarren edizioan. Hitzaldiak, herri-bazkaria, kultura-ekitaldiak, kontzertuak… eta beste sorpresa anitz! Sartzea urririk.
Gomita zabal ezazu, asteburua atxik eta ekitaldiaren facebooka parteka: Evénement facebook Auzolan 2025


LAGUNTZAILE IZAN !
INTERESATUA ZARA ? MOTIBATUA ?
Bigarren edizio historiko honen prestaketa lanetan parte hartu nahi duzu? Hitzaldien antolaketan, ostatuan, apairu guneetan, taloetan, kontzertuetan, logistikan, haurren xokoan, apainketan… Dudarik gabe dagokizun misio bat aurkituko duzu!
Bakarrik edo lagunekin, gaitasun berezirik izan gabe, abenturaren parte izan nahi baduzu… oraindanik izena eman dezakezu laguntzaile izateko, ondoko orria osatuz:
Gure berriak
Aldaren garaipenen besta: larunbata abenduaren 14a
2024a laster bukatzen ari da... eta berriz ere erraiten ahal dugu urte kargatua izan dela Aldarentzat, garaipen eta aitzinatze berriekin, Euskal Herri justuago, biziago, solidarioagoa eraikitzeko! Iragan ibilbidea elkarrekin ospatzeko, Aldako kide, laguntzaile eta...
Antzinamendu handia: alokairuen mugatze indartua Ipar Euskal Herrira heldu da!
Urriaren 21-eko astelehen honetan, alokairuen mugatze indartuaren nondik norakoak finkatzen duen erabakia izenpetua izan da. Azaroaren 25an indarrean sartuko dela aurreikusten da. Aldak txalotzen du neurri honen aplikapena tentsiopeko eremuetan alokairuen emendatze...
Alda aldizkariaren 12. zenbakia heldu da!
Jadanik bazterrezina bilakatua den hitzordua, 4 hilabetetarik behin, Aldaren 12. zenbakia asteburu hontan heldua da!! Menuan: alokairuen mugatze indartua azaroaren hastapenean indarrean sartzea, Enargia, arrazoizko eta %100 berriztagarria den elektrizitatearen tokiko...
Berripaperari harpidetzen naiz


