2025eko urriaren 10ean (ostiral arratsa) eta 11n (larunbata), Baionan (Patxa plazan eta inguruko karriketan), Aldak hitzordua ematen dizu Auzolan – Etxebizitzarako Eskubidearen Egunaren bigarren edizioan. Hitzaldiak, herri-bazkaria, kultura-ekitaldiak, kontzertuak… eta beste sorpresa anitz! Sartzea urririk.
Gomita zabal ezazu, asteburua atxik eta ekitaldiaren facebooka parteka: Evénement facebook Auzolan 2025


LAGUNTZAILE IZAN !
INTERESATUA ZARA ? MOTIBATUA ?
Bigarren edizio historiko honen prestaketa lanetan parte hartu nahi duzu? Hitzaldien antolaketan, ostatuan, apairu guneetan, taloetan, kontzertuetan, logistikan, haurren xokoan, apainketan… Dudarik gabe dagokizun misio bat aurkituko duzu!
Bakarrik edo lagunekin, gaitasun berezirik izan gabe, abenturaren parte izan nahi baduzu… oraindanik izena eman dezakezu laguntzaile izateko, ondoko orria osatuz:
Gure berriak
Maiatzaren lehenean Trump eta haren munduaren aurka manifestatzera deitzen dugu
Mundu bat non lehen potentziako lehendakaria Parisko Klima Akordiotik ateratzen den, eta "drill, baby, drill" bere leloa egiten duen energia fosilen alde erabat apustu eginez, hondamendi klimatikoak ugaritzen diren bitartean eta behartsuenak bete-betean jotzen...
Konpentsazioa: 2 urteko eragina urte osoko bizitegien alde
Martxoaren 1 honetan konpentsazio neurria Hirigune elkargoak bozkatu eta finkatu zuenetik bigarren urteurrena ospatzen da (1). Alda alokatzaileen defentsarako elkarteak neurriaren eragina objektiboki aztertzera deitzen du eta, helburu elektoralistak dituen...
Auzolan – etxebizitza eskubidearen aldeko egunaren 2. edizioa: urriaren 10 ostiralez eta urriaren 11an larunbatez
Agendetan idatzi!! Urriaren 10 ostirala gauez eta 11an larunbatez, Baionan, Aldak hitzordua ematen dizu Auzolan - etxebizitza eskubidearen aldeko egunaren 2. edizioa ospatzeko. Hitzaldiak, bazkari herrikoia, ikusgarriak, kontzertuak.... Eta beste hainbat sorpresa!!...
Berripaperari harpidetzen naiz


