
2025eko urriaren 10ean (ostiral arratsa) eta 11n (larunbata), Baionan (Patxa plazan eta inguruko karriketan), Aldak hitzordua ematen dizu Auzolan – Etxebizitzarako Eskubidearen Egunaren bigarren edizioan. Hitzaldiak, herri-bazkaria, kultura-ekitaldiak, kontzertuak… eta beste sorpresa anitz! Sartzea urririk.
Gomita zabal ezazu, asteburua atxik eta ekitaldiaren facebooka parteka: Evénement facebook Auzolan 2025

LAGUNTZAILE IZAN !
INTERESATUA ZARA ? MOTIBATUA ?
Bigarren edizio historiko honen prestaketa lanetan parte hartu nahi duzu? Hitzaldien antolaketan, ostatuan, apairu guneetan, taloetan, kontzertuetan, logistikan, haurren xokoan, apainketan… Dudarik gabe dagokizun misio bat aurkituko duzu!
Bakarrik edo lagunekin, gaitasun berezirik izan gabe, abenturaren parte izan nahi baduzu… oraindanik izena eman dezakezu laguntzaile izateko, ondoko orria osatuz:
Gure berriak
Txartel gorria Hendaiako jabe iruzurgile bati
Hendaia, 2025eko maiatzaren 20a, asteartea – Aldak berriz ekintza bat burutu du Hendaian, maiatzaren 20 honetan. Kontratu mugagbeko langile bati iruzurrezko alokatze kontratua izenpetarazi duen jabea salatu du Aldak. Jabeak horrela uda garaian, sasoiko alokatzea egin...
Prezioen bat-bateko goratzea: Aldak Bidarten operazio espekulatiboa salatzen du
Baionan, 2025eko maiatzaren 12an - 2021ean 1.615.000 eurotan erosia eta 4 urtetara, 2025ean, 2.980.000 eurotan saldua: Bidarten salgai den etxebizitza batean sartu dira astelehen honetan Aldako 36 militante, martxan den operazio espekulatiboari buruz deiadarra...
Maiatzaren Lehena Trump eta haren munduaren aurka
Baionan 2025eko maiatzaren Lehenean, Alda eta Bizik Baionako maiatzaren Leheneko manifestaldian parte hartu dute basatiak, erreakzionarioak, klima-suntsitzaileak eta antisozialak diren “Trump eta haren mundua”-ren aurkako jende lerro engaiatu baina umoretsuan. Euskal...
Berripaperari harpidetzen naiz