2025eko urriaren 10ean (ostiral arratsa) eta 11n (larunbata), Baionan (Patxa plazan eta inguruko karriketan), Aldak hitzordua ematen dizu Auzolan – Etxebizitzarako Eskubidearen Egunaren bigarren edizioan. Hitzaldiak, herri-bazkaria, kultura-ekitaldiak, kontzertuak… eta beste sorpresa anitz! Sartzea urririk.
Gomita zabal ezazu, asteburua atxik eta ekitaldiaren facebooka parteka: Evénement facebook Auzolan 2025
			

LAGUNTZAILE IZAN !
INTERESATUA ZARA ? MOTIBATUA ?
Bigarren edizio historiko honen prestaketa lanetan parte hartu nahi duzu? Hitzaldien antolaketan, ostatuan, apairu guneetan, taloetan, kontzertuetan, logistikan, haurren xokoan, apainketan… Dudarik gabe dagokizun misio bat aurkituko duzu!
Bakarrik edo lagunekin, gaitasun berezirik izan gabe, abenturaren parte izan nahi baduzu… oraindanik izena eman dezakezu laguntzaile izateko, ondoko orria osatuz:
Gure berriak
Lan eskaintza: Aldako eskubideen sustengu poloaren ko-koordinatzailea Kontratu mugatua
2020ko urrian sortua, Alda elkarteak auzogune eta jendarte herrikoietako pertsonen eskubideak zaintzen ditu Ipar Euskal Herrian. Lan mundutik kanpo, beren eguneroko bizian zuzengabekeriak jasaiten dituzten pertsonen antolakuntza kolektiboa laguntzen du bereziki:...
Konpentsazioaren urratzea: Aldak mublatu turistiko bat okupatzen du!
Astelehen honetan ekainaren 19an, goizeko 10:30etan Aldako 24 militante Miarritzeko Pestre etorbidearen 6an kokatua den mublatu turistiko batean sartu dira. Okupazio mugagabe horren bidez elkarteak 2023ko martxoaren 1etik Euskal Herri Hirigune elkargoaren tentsio peko...
Alda babestu, tokiko moneta solidarioa den Euskoarekin
Badakizu Alda babestea posible dela Ipar Euskal Herriko tokiko monetan den Euskoari kidetuz? Izan ere, erosketetarako Euskoa erabiltzen duzunean, zure trukaketen zenbatekoaren %3 hautatu duzun elkartearentzat doa. Hots, hilabetero 100 euro euskotan aldatzen...
Berripaperari harpidetzen naiz
					

