2025eko urriaren 10ean (ostiral arratsa) eta 11n (larunbata), Baionan (Patxa plazan eta inguruko karriketan), Aldak hitzordua ematen dizu Auzolan – Etxebizitzarako Eskubidearen Egunaren bigarren edizioan. Hitzaldiak, herri-bazkaria, kultura-ekitaldiak, kontzertuak… eta beste sorpresa anitz! Sartzea urririk.
Gomita zabal ezazu, asteburua atxik eta ekitaldiaren facebooka parteka: Evénement facebook Auzolan 2025


LAGUNTZAILE IZAN !
INTERESATUA ZARA ? MOTIBATUA ?
Bigarren edizio historiko honen prestaketa lanetan parte hartu nahi duzu? Hitzaldien antolaketan, ostatuan, apairu guneetan, taloetan, kontzertuetan, logistikan, haurren xokoan, apainketan… Dudarik gabe dagokizun misio bat aurkituko duzu!
Bakarrik edo lagunekin, gaitasun berezirik izan gabe, abenturaren parte izan nahi baduzu… oraindanik izena eman dezakezu laguntzaile izateko, ondoko orria osatuz:
Gure berriak
Fabrice Duponten egoera: Biktima… kondenatua!
2023ko abenduaren 18an, Baionako auzitegiak erabaki harrigarri bat eman du Numean bizi den jabe batek 60 urte dituen Fabrice Dupont Biarrizko apartamenduan zuen alokatzailearen kontra jarria zuen salmentarako kanporaketa prozedurari begira. Fabrice Dupontek 60 urte...
Fabricen aldeko sustengu gaualdia: Otsailaren 24an larunbatez, 6etan!
Fabrice Dupont-en kanporatze erabakia hartua izan da abenduaren 18an Baionako auzitegian. Hilabeteroko 1000 euroko diru-sartzearekin, 2005etik geroz estudio bat alokatzen du Biarritzen eta beti bere alokairua ordaindu du eta bere etxebizitza untsa artatu du. Gaur...
Aloitze kanporatzeen emendatzea: Aldak estatuari dei egiten dio
2024ko otsailaren 1 honetan 10etan, Baionako suprefeturaren aitzinean, Aldako 60 bat militante beraien erara Abbe Pierren Deiaren 70 urteurrena ospatu dute Ipar Euskal Herrian alokatzaileek pairatzen dituzten kanporatzeen emendatzea antzeztuz. Horien artean, aloitze...
Berripaperari harpidetzen naiz


