2025eko urriaren 10ean (ostiral arratsa) eta 11n (larunbata), Baionan (Patxa plazan eta inguruko karriketan), Aldak hitzordua ematen dizu Auzolan – Etxebizitzarako Eskubidearen Egunaren bigarren edizioan. Hitzaldiak, herri-bazkaria, kultura-ekitaldiak, kontzertuak… eta beste sorpresa anitz! Sartzea urririk.
Gomita zabal ezazu, asteburua atxik eta ekitaldiaren facebooka parteka: Evénement facebook Auzolan 2025


LAGUNTZAILE IZAN !
INTERESATUA ZARA ? MOTIBATUA ?
Bigarren edizio historiko honen prestaketa lanetan parte hartu nahi duzu? Hitzaldien antolaketan, ostatuan, apairu guneetan, taloetan, kontzertuetan, logistikan, haurren xokoan, apainketan… Dudarik gabe dagokizun misio bat aurkituko duzu!
Bakarrik edo lagunekin, gaitasun berezirik izan gabe, abenturaren parte izan nahi baduzu… oraindanik izena eman dezakezu laguntzaile izateko, ondoko orria osatuz:
Gure berriak
Auzolan – etxebizitza eskubidearen eguna: huts begin bear ez diren kontzertuak!
Auzolan - etxebizitza eskubidearen eguna, hitzaldiak, elkarteen herria, animazio ezberdin eta anitzak (zirkua, txaranga, fab lab…), ostatu & talo xokoa eta bazkari herrikoia, baita besta eta lagunarte giroko gaualdia Patxa Plazari sua emanen dioten kontzertuekin…...
Zato Auzolan-Etxebizitzaren eskubidearen egunera laguntzaileen taldea osatzera!
Ekainaren 15a oso fite heldu da, eta beraz, momentua da egunean bertan laguntzaile edota egunaren prestakuntzarako zure izena emateko! Ostatuan, dekorazioan, taloetan, argazki ta bideoetan, muntaketan, desmuntaketan, soinuan, sekuritatean, parte hartzaileen eta...
Bertako adarren abiatzea Donibane Lohitzune Ziburun : maiatzaren 30ean osteguna 19:00etan
Hurbiltasun handiagoko logika batean Aldak bertako talde bat sortuko du Donibane/Ziburun. Elkarteko lanetan parte hartu nahi duten kide edo kideak ez direnak gonbidatuak dira lehen bilkurara maiatzaren 30ean, ostegunez, atsaldeko 19:00tan, Urdazuriko auzoan 12 Bizkaia...
Berripaperari harpidetzen naiz


