ย

ย
ย
Asteburu honetan iragan den Auzolan 2025 etxebizitza eskubidearen aldeko mobilizazio eguna arrakastatsua izan da! Milaka bildu gara Baiona Ttipiko karriketan gure bozak entzunarazteko egungo etxebizitza krisiaren heineko politika boluntarista eta anbizotsu bat aldarrikatzeko: asteburutik atera den indar ikaragarriak aitzina egiteko batzea eta mobilizatzea garrantzitsua zela gogoratu digu!
ย
ย
Eta arrakasta hori, hilabete luzaz eta batzutan gau iluna arte, ekitaldi hori aurrera egin ahal izateko inplikatu diren 300 laguntzaileei esker egin da: logistika, komunikazioa, aparkalekuak, taloak, sukaldaritza, artisten kudeaketa, hitzaldien antolaketa, apainketak, artisten bazkaria, ostatua, haurren xokoaโฆ ez genuen lortuko beraien inplikazioa gabe!
ย
Milesker handi bat deneri! Elkarrekin, irabazten dugu!