Nola hori? Ez duzu oraindik zure agendan ezarria? Urriaren 10 eta 11an ostiral eta larunbatez: denak Baionan elkartzen gira ezin ahantzizkoa izanen den Auzolan-Etxebizitza eskubidearen aldeko Egunaren 2. edizioa kari!

Eta zure beharra izanen dugu gertakari hori ongi iragan dadin!

Ostatuan, dekorazioan, taloetan, argazki ta bideoetan, muntaketan, desmuntaketan, soinuan, sekuritatean, parte hartzaileen eta artisten harreran… Bakarrik edo zure lagunekin, gaitasun bereziak balin badituzu edo justu abentura huntan parte hartu nahi balin baduzu. Izena eman eta aipa zure inguruan: https://bit.ly/auzolan-2025-benevoles-luguntzaile

Aintzinetik milesker zure izen ematearentzat! Zure lan txandaren ordutegi zehatzak iraila erditsuan igorriko dizkizugu, jadanik agendan blokatzen ahal dituzu zure libre izate egunak. Milesker! Elkarrekin, indar alimalea gira!