Ekainaren 26an ostegunez, 19etan Hendaian, Aldak mintzaldi bat antolatzen du “Anti-Airbnb konpentsasioa eta alokairuen mugatzea: zaindu beharreko 2 aitzinamendu Herrian bizi eta aloitzeko eskubidearen alde”. Parte hartuko dute Malika Peyraut (Aldako lehendakari-kidea), Ixa Fernandez eta Gérard Poveda (Hendaian Aldako “Eguneroko borrokak” taldekoak).
2023ko martxoan Ipar Euskal Herriko tentsio peko eremuan anti-Airbnb konpentsasio araudiaren indarrean ezartzearen ondotik, 2024ko azaroan plantan eman den alokairuen mugatze azkartuak bizitoki pribatuen alokairu sarien gehiegizko emendatzeen gelditzea du helburutzat. Arazo eta injustizien biktima diren biztanleak egunero laguntzen dituen eta haien eskubideen alde borrokatzen den Hendaiako Aldak, hauxe aipatuko du: jendarte eta auzo herrikoietako pertsonei beren auzoan bizitzea eta aloitzea, bai eta ere lanetik hurbil egotea ahalbidetzen duten bi aitzinamenduen funtzionamendua, abantailak eta erronkak.
Mintzaldia La Grande illusion liburu dendan iraganen da, Errepublika plazako 10ean Hendaian. Sartzea libro, denei irekia den mintzaldia. Mezua pasa!