Jadanik 5 urte! Urtebetetze honen ospatzeko eta egin bideaz, eraman borroketaz eta bederazka edo elkarren artean erdietsi garaipenetaz kolektiboki puntua egiteko, Aldaren Administrazio kontseiluak Aldaren Biltzar Nagusira gomitatzen zaitu 2025eko azaroaren 22an, larunbatez, 14:00etatik 17:00etara Baionara.

Zizpa Gaztetxean iraganen da (Lesseps kaian, 7.) eta krakada partekatu bat izanen da ondotik: bakoitzak jateko edo edateko zerbaixka ekartzen du.

Deneri irekia da, kafe ttipi batekin hasiko da.

๐—ญ๐—ฒ๐—ฟ๐—ด๐—ฎ๐˜๐—ถ๐—ธ ๐—ฝ๐—ฎ๐—ฟ๐˜๐—ฒ ๐—ต๐—ฎ๐—ฟ๐˜๐˜‚ ๐—•๐—ถ๐—น๐˜๐˜‡๐—ฎ๐—ฟ ๐—ก๐—ฎ๐—ด๐˜‚๐˜€๐—ถ ๐—ต๐—ผ๐—ป๐—ฒ๐˜๐—ฎ๐—ป?

  • Lazko urtearen bilana egiteko eta etortzekoak diren proiektu berriak ezagutzeko.
  • Aldaren Administrazio Kontseilu berria hautatzeko
  • Elkarteak nola funtzionatzen duen ulertzeko eta bakoitzak nola parte hartzen ahal duen ikusteko!

Denek parte hartzen ahal dute biltzar nagusian baina bozkatzeko (txosten morala eta finantzarioa, erabaki estrategiko nagusiak, funtzionamenduaren hobekuntza, administrazio kontseilu berria, etab.), kide izan behar da: https://www.alda.eus/eu/alda-kide/

Ez duda eta zure inguruan aipatu eta gertakariaren berri partekatu.