Sagarno eguna, sagarnoaren eguna da Hendaian! Aurten maiatzaren 31an ospatuko da, larunbatarekin, arratsaldeko 6etarik goiti Hendaiako Errepublika Plazan.
Lehen aldikotz, Aldak informazio mahai bat atxikiko du eta pintxoak salduko. Bildutako dirua tokiko Aldaren taldeak eraman lanaren finantzatzeko baliatua izanen da bereziki (ekintza kanpaña, arazo eta zuzengabekeriak jasaiten dituzten pertsonen laguntza, etab.)
Gauean barna, Euskal Herriko sagarnoa dastatuko duzue, tokiko sagarrekin egina, taloak eta pintxoak gozatuko… eta hau guzia giro hoberenean!
Orduan, itzuli bat gure ikustera?