Balichon (Baiona) auzotik eman du Alda elkarteak HLMetako hauteskundeendako bere hautagaitzaren berri. Hauteskunde horiek 2026ko azaroaren 15a eta abenduaren 3a artean iraganen dira. Kargutan diren hautagaiak, Alda auzo kolektiboek eta HLMetako alokatzaileek azken lau urteotan eramandako lanaren bilana egin dute eta alokatzaileak dinamikarekin bat egitera deitu dituzte.

4 urteko kargua, 4 urtez garaipenak

2022an, bere lehen kargu hartzearentzat, Aldak gehiengo absolutua lortu zuen Habitat Sud atlantic egituran eta lehen iritsi zen Office 64ean (Ipar Euskal Herrian soilik kanpaina eginez), 7 eta 8 zerrenda lehiatzen zirelarik egituren arabera.

Lehen lau urte hauek elkarteari laguntza indibiduala eta kolektiboa jarraitzeko eta indartzeko aukera eman diote:

  • Parke sozialeko 1200 alokatzaile sustengatuak izan dira etxebizitza sozialei loturiko problematika guztietan: kargak, konponketak, kaltegarriak, hezetasuna, elbarritasuna, asegurantzak….
  • Arazoak eraikin edo auzo osoak ukitzen dituelarik, Aldak bizilagunen mobilizazioa antolatzen du eta dinamika kolektiboak sustengatzen ditu. Aldak kolektiboak sustengatu ditu 35 auzo dezberdinetan 4 urtez, orotara 3600 etxebizitza ukituz. Mobilizazio horiei esker aitzinamendu zehatzak lortu dira lurralde osoan barreiatuak diren auzo horietan: Biarritzen, Bastidan, Angelun, Donibane Lohizunen, Hiriburun, Donapaleun, Baionan, Beskoitzen.
  • Aldaren 10 ordezkari lurraldean sakabanatuak eta HLM parkearen aniztasunaren ordezkariak etxebizitza sozialen kudeatzaileen instantzia nagusietan parte hartu dute: behatzaile gisa etxebizitza sozial banaketa komisioan, administrazio kontseiluan eta obren, kargen eta bizi kalitatearen hitzartze instantzietan. Alokatzaileen aldarrikapenen eramaile izan dira, egituretako arduradunen aurka jarri dira behar zelarik eta proposamen ekarle izan dira arazo indibidualak kolektibo egin direlarik.

Metodo horiei esker parke sozialean garaipen asko izan da: zahartzen ari ziren eraikuntza multzo hainbatetan erraberritze planak, etxe aldaketak errazteko etxebizitza sozialen trukaketa boltsa bat (etxe aldatzeko 3500 eskaera baziren), hurbileko zerbitzuak berriz jarriak izan dira eta elbarritasun bat zuten pertsonek ordaintzen zuten zentzu gabeko  fresak kenduak izan dira.

2500 etxebizitzetan egina izan den hezetasunari buruzko inkesta handi baten bidez hezetasunak osasunean duen eragina erakutsi digu. Maiatzean argitaratuko da.

Lau urtez, erakutsi dugu, baliabide eskasen aurrean eta frantzia mailan eramaten diren politika lotsagarrien aitzinean antolatu gintezkela lurralde mailan gure eskubideak kolektiboki defendiatzeko. Gure lan egiteko moldea bertako beharretan oinarritzen da, alokatzaileek bizi dituzten egoera zehatzetatik abiatzen gara. Elkarrekin injustizia indibidualak borroka kolektiboak egiten ditugu eta parke sozialean maila handiko garaipenak lortu ditugu, zehazki herritarren bizia aldatzen dutenak”, zehaztu du Isabelle Marticorenak Aldako hautetsia HSAn.

Dinamika segitu

Aitzinamenduak izan badira ere parke sozialean bada oraindik asko egiteko: Neurgailuak oraindik ere gorri daude Ipar Euskal Herrian: parke sozialean etxebizitza ukateko epea luzatzen da, eskaerak egiten dituznen kopurua handitzen da (2025ean soilik batek erantzuna izan du 13,5  eskaereren gain, 2029 urteari konparaturik bikoiztu da), eta zahartzen ari diren auzo batzuk andeatzen ari dira. Etxebizitza alokairuen emendatze etengabea eta parke pribatuan dagoen presioa eta HLMetako baliabideak murrizten dituen frantzia mailako politika publikoek egoera ahultzen laguntzen dute.

 

“Inoiz baino gehiago antolatu behar dugu erabakiguneetan pizua izateko, gure boza entzunarazteko, gure etxeak, auzoak gureak egiteko berriz eta gure eguneroakoan eragina duenari buruz erabakitzeko. beraien auzoan aldaketa nahi dutenak Aldan parte hartzera deitzen ditugu ondoko hauteskundeak irabazteko”, erran du Thibaut Godinek Aldako kideak.

Aldak ofizialki kanpaina abiatu du. Kanpaina horretan hainbat hitzordu nagusi izanen dira:

  • Herri kontsulta bat ondoko lau urteei begirako programa idazteko.
  • kanpaina handi bat udazkenean
  • Auzolan 2026 urriaren 31n, Glaineko elkarteen etxean besta herrikoi baten bidez.
  • Bozka garaia azaroaren 15etik abenduaren 3ra.

 

Aldak HLMetako alokatzaileak harekin harremanetan jartzea deitzen ditu: zerrendetan izateko edo hautagai onak izan daitezken alokatzaileak proposatzeko, baina mobilizazio dinamikan parte hartzeko.

Aperitifa publiko bat eginen da martxoaren 31n, 7etan, Cordeliers karrika 20ean.

Elkarrekin irabazten dugu!!