Jadanik 5 urte! Urtebetetze honen ospatzeko eta egin bideaz, eraman borroketaz eta bederazka edo elkarren artean erdietsi garaipenetaz kolektiboki puntua egiteko, Aldaren Administrazio kontseiluak Aldaren Biltzar Nagusira gomitatzen zaitu 2025eko azaroaren 22an, larunbatez, 14:00etatik 17:00etara Baionara.
Zizpa Gaztetxean iraganen da (Lesseps kaian, 7.) eta krakada partekatu bat izanen da ondotik: bakoitzak jateko edo edateko zerbaixka ekartzen du.
Deneri irekia da, kafe ttipi batekin hasiko da.
๐ญ๐ฒ๐ฟ๐ด๐ฎ๐๐ถ๐ธ ๐ฝ๐ฎ๐ฟ๐๐ฒ ๐ต๐ฎ๐ฟ๐๐ ๐๐ถ๐น๐๐๐ฎ๐ฟ ๐ก๐ฎ๐ด๐๐๐ถ ๐ต๐ผ๐ป๐ฒ๐๐ฎ๐ป?
- Lazko urtearen bilana egiteko eta etortzekoak diren proiektu berriak ezagutzeko.
- Aldaren Administrazio Kontseilu berria hautatzeko
- Elkarteak nola funtzionatzen duen ulertzeko eta bakoitzak nola parte hartzen ahal duen ikusteko!
Denek parte hartzen ahal dute biltzar nagusian baina bozkatzeko (txosten morala eta finantzarioa, erabaki estrategiko nagusiak, funtzionamenduaren hobekuntza, administrazio kontseilu berria, etab.), kide izan behar da: https://www.alda.eus/eu/alda-kide/
Ez duda eta zure inguruan aipatu eta gertakariaren berri partekatu.