Azken orduko berria: Itziar Ituño, ‘La Casa de Papel’ telesaileko aktore famatua, urriaren 10etik 11ra, ostiraletik larunbatera, Baionan iraganen den Auzolan – Etxebizitzarako Eskubidearen Egunaren aurtengo amabitxia izanen da.

“Ohore handiz onartzen dodala proposamena. Etxebizitzen afera Euskal Herrian larria dela uste dot, beraz, ama bitxia izateko prest arazoari ikusgarritasuna emoteko orduan.  Agur bero bat Basauritik eta GORA HERRIA!”

Bigarren edizio hau ere ahatzezina izanen dela dirudi!!! Gertakari honen prestakuntzan esku kolpe bat emateko prest? Konferentzien antolakuntza, ostatua, sukaldea, taloak, logistika, haurren xokoa, apainketa… Segur badela zer egin zuretzat! Gertakari honen antolakuntzan parte hartuko duten laguntzaile talde desberdinen aurkezpen-aperitifa antolatzen du Aldak. Hitzordua ekainaren 26an ostegunean 19:00etan, Cordeliers karrikako 20., Baiona Ttipian. Zabaldu mezua!