Aurten, Auzolan – Etxebizitzaren eskubidearen eguna,  urriaren 10ean, ostiral arratsez, eta 11n larunbatez iraganen da Baionan.

Oroigarri izanen den 2. edizio honen prestakuntzan esku kolpe bat emateko prest? Konferentzien antolakuntza, ostatua, sukaldea, taloak, logistika, haurren xokoa, apainketa… Segur badela zer egin zuretzat!

Gertakari honen antolakuntzan parte hartuko duten laguntzaile talde desberdinen aurkezpen-aperitifa antolatzen du Aldak. Hitzordua ekainaren 26an ostegunean 19:00etan, Cordeliers karrikako 20., Baiona Ttipian. Zabaldu mezua!