Hendaia, 2025eko maiatzaren 20a, asteartea – Aldak berriz ekintza bat burutu du Hendaian, maiatzaren 20 honetan. Kontratu mugagbeko langile bati iruzurrezko alokatze kontratua izenpetarazi duen jabea salatu du Aldak. Jabeak horrela uda garaian, sasoiko alokatzea egin nahi zuen, erabilpen aldaketa baimenarik gabe. Senarra errugbi profesionaleko epaile ohia duen bikotea Aldako 31 militantek txartel gorria emanez zigortu dute eta etxebizitza okupatuko dutela iragarri dute jabeak legez kanpoko alokatzeari bukaera eman arte.
Iruzurrezko alokatze kontratua: lan kontratu mugagabeko langilea karrikara botatua
Hendaiako Pont karrikako 9ko apartamentua 2024ko azaroaren 17an alokatua izan da lan kontratu mugagabeko alokatzaile bati. Azken hau, bikotekidetik bereizia da eta 4 urteko alaba baten aita da, alabatik ez duelarik nahi urrundu. Ondorioz, aloitzeko zailtasunetan da: 35 m2-ko logela bakarreko apartamentu hau onartzen bukatzen du gehiegizko baldintzak izan arren. Izan ere, alokatze-kontratuak dio 2025eko maiatzaren 31n bukatuko dela, hau da, orotara 6 hilabete irauten duen alokatze kontratua, hori legez kanpokoa delarik mota horretako apartamentu mublatu baten alokatze-kontratu batentzat. Lan kontratu mugagabeko langile honek, ez luke mugikortasun-alokatze-kontratuaren ukaiteko eskubiderik izaten ahal (12 hilabetetik beheragoko aldietarako alokatzea baimentzen duena baina mugikortasun behartua duten langileentzat dena bakarrik).
Bere alabari baldintza hobeak eskaintzeko, alokatzaile honek hainbat urrats hartu ditu: etxebizitza soziala galdatu, sektore pribatuan xekatu, arrakastarik gabe. Alokatzea luzatu zezakeen galdatu dionean, hilabete guziz galdatuak ziren 550 euroak beti ordaindu dituelarik, jabeak erantzun dio etxebizitza udan okupatua zela, eta bereziki “hurbilekoek alokatua”. Martxoan, alokatzaileak uste zuen atzeman zuela berriz aloitzeko aterabidea: orduan maiatzaren 2ko aitzin-abisua eman zuen eta etxebizitza utzi zuen, baina bere berriz aloitzeko planoa ez zen martxatu, eta azkenean kanpinera bizitzera joan da.
Arauak ez dira bakarrik zelaian
Alokatze kontratuan bere emaztearen izena ageri baldin bada ere, etxebizitzaren kontaktu eta kudeatzaile nagusia senarra da, errugbi jokalari profesional eta epaile ohia. Jabetza anitzekilakoa den bikoteak ez du mublatu turistiko gisa apartamentu honen alokatzeko erabilera aldatzeko baimenik, nahiz eta udan zehar hainbat alditan erreserbak egiteko irekia den. Aldak ere saiakera egin eta gaua erreserbatzea lortu du. “Jabeak arras legez kanpo ezartzen dira eta legea hausten dute hainbat alditan: iruzurrezko alokatze-kontratua inposatzen diote alokatzaileari, udako hilabeteetan sasoiko-alokatze gisa alokatzeko beren ondasuna, nahiz eta horretarako baimenik ez duten. Horrela, tentsio-eremu osoan indarrean den konpentsazio araudia urratzen dute, 100 000€ko isuna ordaintzeko arriskuarekin, eta etxebizitza urte osoan alokatzeko gisan ezarri behar dute, eguneroko obligazio gisa 1.000€ metro karratuka (1), hots 35.000€ egunka, ordaintzeko bete beharra saiesteko. Legez kanpoko praktika horiek direla eta, uda honetan, familiako aita den langilea, kanpinean bizitzera behartua da. Hendaiako auzapeza, Kotte Ecenarro, TF1eko berri sailan, Airbnbren arautzeko araudiaren kontra agertu da, tokiko komertzioari kalte egiten duela erranez. Bada gutienez aktibitate komertzial bat mublatu turistikoen egoeraz baliatzen dena: legez kanpoko alokatze-kontratuen biktima diren langileei harrera egiten dieten kanpinak!». ohartarazi du Xabi Beaucoueste Aldako bozeramaileak eta Hendaiako Eguneroko Borroken Batzordeko kideak.
Iruzurra ihiztatu eta konpentsazioa errespetatu
Aldako militanteek 85 euro ordaindu dituzte etxebizitza horretan sartzeko, bertako jabeek ez zutelarik eskubiderik turismorako mublatu gisa alokatzeko, konpentsazio araudia bete gabe. Ondorioz, kontsideratzen dute horrek iraupen laburreko alokatzetik bizileku nagusiaren erregimenera pasatzea dakarrela eta etxebizitzaren giltzak ematea 85 euro hunkituz hitzezko alokatze-kontratu baten kasuan (3 urteko iraupena, hitzezko alokatze-kontratu guzietan bezala, etxebizitza mublatua izan ala ez) sartzea dela.
Alokatzaileen defentsarako elkarteak iragarkia argitaratzen den plataformetatik (Caporizon webgunea, Airbnb, Gîtes.fr, Rentbyowner, Via Michelin, Booking etab.) berehala kentzeko galdea egiten du eta jabeei etxebizitza urte osorako alokatzera itzultzeko galdatzen die. Iruzurra Euskal Elkargoko erabilera aldaketa sailari, baita Iruzurrezko alokatze-kontratuen kontrako borrokarako batzordeari ere aurkeztu die. Era berean, kaltetua den alokatzaileari zor zaion berme gisa emana berehala itzultzea galdatzen du.
Sustengu aperitifa asteazken honetan, maiatzaren 21ean
Aldak bere lanaren eta bere aldarrikapenen alde egiten duten guziei gomita luzatzen die asteazken honetan, 19:00etan, elkartearekin trago bat hartzera etortzera okupaturiko etxebizitzaren aitzinean.
Elkarrekin, errespeta araz dezagun konpentsatzioa eta urte osorako etxebizitza defenda dezagun!
Konpentsazioa urratzen dutenen kontra: mobilizazioa, okupazioa eta zigorrak!
Etxebizitzak bizitzeko, ez espekulatzeko!