Alda, urriaren 10ean, ostiralarekin, eta urriaren 11n, larunbatarekin, Baionan ospatuko den Auzolan – Etxebizitzarako Eskubidearen Eguna prestatzen ari da. Bigarren edizio honetarako, elkarteak Ipar Euskal Herriko irakasle eta ikasleeii, herrian bizitzeko eta aloitzeko eskubidearen aldeko mobilizazio handi honetan parte hartzeko aukera eman nahi die! Nola? “Nolakoa da zure etxea?” desafio ludiko, sortzaile eta hezigarrian parte hartuz.

“Nolakoa da zure etxea?” haurrei eta “AUZOLAN — etxebizitzarako eskubidearen eguna” izeneko ekitaldira hurbiltzen diren bisitariei zuzenduriko jarduera ludiko eta hezitzailea da. Ekitaldia 2025eko urriaren 11n, larunbatatarekin, Baionan eginen da. Erronka honakoa da: klase bateko edo gehiagoko haurrek beren etxebizitza (etxea edo eraikina) 3Dn (mozorro modura) edo 2Dn (marrazki gisa) irudikatzea eta urriaren 11n Baionako AUZOLAN egunean aurkeztea.

Gelan eginiko lanetan kartoia, margoak, paper kolatuak, tindua, aizturrak eta atzemandako beste edozein material erabiltzen ahalko dira (xingola, hariak, eta abar). Haur bakoitza bere etxebizitza eraikitzen saiatuko da. Mailaren arabera, etxebizitza marrazki bidez egin daiteke edo bolumenezko mozorro moduan. Argazkiak lagungarri izan daitezke etxebizitza osatzeko. Azken 3D prototipoa haurrak berak jazten ahalko du. Formak nahiko sinpleak izan daitezke. Adibidez, haurra apartamentu batean bizi bada, mozorroak bere eraikina irudika dezake bakarrik.

Urriaren 11ko larunbatean, Auzolan ekitaldiaren baitan, haurrek jantziko dituzten mozorroekin desfile bat egingo da Baionan, txaranga batek giroturik, ibilaldia alaitzeko. Ondoren, mozorroak eta marrazkiak ekitaldiaren dekorazioan txertatuko dira. Paretetan zintzilikaturik, lurrean pausaturik edo banderatxo kateatu gisa aurkeztuko ditugu. Eszenografia honek Auzolanera hurbiltzen diren guziei Euskal Herriko etxebizitzen aniztasuna ezagutzeko aukera emanen die.

Zuen beharren eta baldintzen arabera proposamena egokitzeko prest gira. Zuen erantzunaren zain, Alda elkartea prest da edozein galdera edo topaketarako: info@alda.eus ; 07 77 88 89 23