2025eko urriaren 10ean (ostiral arratsa) eta 11n (larunbata), Baionan (Patxa plazan eta inguruko karriketan), Aldak hitzordua ematen dizu Auzolan – Etxebizitzarako Eskubidearen Egunaren bigarren edizioan. Hitzaldiak, herri-bazkaria, kultura-ekitaldiak, kontzertuak… eta beste sorpresa anitz! Sartzea urririk.
Gomita zabal ezazu, asteburua atxik eta ekitaldiaren facebooka parteka: Evénement facebook Auzolan 2025


LAGUNTZAILE IZAN !
INTERESATUA ZARA ? MOTIBATUA ?
Bigarren edizio historiko honen prestaketa lanetan parte hartu nahi duzu? Hitzaldien antolaketan, ostatuan, apairu guneetan, taloetan, kontzertuetan, logistikan, haurren xokoan, apainketan… Dudarik gabe dagokizun misio bat aurkituko duzu!
Bakarrik edo lagunekin, gaitasun berezirik izan gabe, abenturaren parte izan nahi baduzu… oraindanik izena eman dezakezu laguntzaile izateko, ondoko orria osatuz:
Gure berriak
Ziburuko lokalaren estreinaldia: apirilaren 19an, ostiralarekin, 18:30etatik goiti!
Apirilaren 19an, ostiralarekin, 18:30etatik goiti, Aldaren Ziburuko tokiko taldeak besta tipi bat antolatuko du bere lokalaren estreinaldia ospatzeko. Lokal hau Zaldi Xurito etorbidearen 5. zenbakian da (hilerriaren ondoan, karrika itsuaren buruan). Egitaraua: musika,...
Aldak eta Bizik Maiatzaren lehenean manifestatzeko deia luzatzen dute
Metamorfosi ekologikorako eta justizia sozialerako dirua berenganatzen dute: aberatsak zergapetu ditzagun! Krisia eta zor publikoa baizik ez direlarik aipu, miliardunak joritzen ari dira. Munduko aberatsenen % 1ek planetaren aberastasunaren kasik erdia daukate!...
Alda-rekilako topaketa eta zintzur bustitze aurkezpena Ainhize-Monjolosen
Apirilaren 16an 19:00 tan asteartez EHLG ren egoitzan Aldak zintzur bustitze goxo bat antolatzen du elkartea aurkezteko: bere hasiera, funtzionamendua eta aintzinean ditugun borrokak. Elkarteak interesatzen zaitu baina izena eman aintzin hobeto ezagutu nahi duzu?...
Berripaperari harpidetzen naiz


