2025eko urriaren 10ean (ostiral arratsa) eta 11n (larunbata), Baionan (Patxa plazan eta inguruko karriketan), Aldak hitzordua ematen dizu Auzolan – Etxebizitzarako Eskubidearen Egunaren bigarren edizioan. Hitzaldiak, herri-bazkaria, kultura-ekitaldiak, kontzertuak… eta beste sorpresa anitz! Sartzea urririk.
Gomita zabal ezazu, asteburua atxik eta ekitaldiaren facebooka parteka: Evénement facebook Auzolan 2025


LAGUNTZAILE IZAN !
INTERESATUA ZARA ? MOTIBATUA ?
Bigarren edizio historiko honen prestaketa lanetan parte hartu nahi duzu? Hitzaldien antolaketan, ostatuan, apairu guneetan, taloetan, kontzertuetan, logistikan, haurren xokoan, apainketan… Dudarik gabe dagokizun misio bat aurkituko duzu!
Bakarrik edo lagunekin, gaitasun berezirik izan gabe, abenturaren parte izan nahi baduzu… oraindanik izena eman dezakezu laguntzaile izateko, ondoko orria osatuz:
Gure berriak
Auzolan – Journée du droit au logement : Konferentzietan parte hartzeko izen emateak idekiak dira!
Ekainaren 15ean, larunbatarekin, Baionan, Aldak Auzolan - Etxebizitza eskubidearen eguna antolatzen du (👉https://bit.ly/auzolan-journeedudroitaulogement). Lehen garaipenak ospatzeaz gainn (Airbnb-ren kontrako konpentsazioa, iruzurrezko alokatze kontratuak, bizitegi...
Maiatzaren 1a Baionan, “aberatsak zergapetu” jende-lerro alai eta aldarrikatzailea
Alda eta Bizi elkarrekin atera dira euripean Baionako karriketara maiatzaren 1eko manifestazio tradizionalaren karietara. Haien animazio eta antzerki ironikoekin, bi elkarteek eskaera seriosa egin dute: hots, “aberatsak zergapetzeko”, horri esker justizia soziala eta...
Bruno Le Maire-en bigarren etxebizitzaren aitzinean aberatsak zergapetzea galdatzen dute Bizi eta Aldak
Bizi! eta Aldako 15 militantek ekintza sinboliko bat burutu dute Bruno Le Maire-en bigarren etxearen aitzinean, Senperen. Ekonomia eta Finantza ministroak iragarri atzerapauso sozial berriak eta azken honek “ongizate Estatua” desegiteko adierazi duen nahia salatu...
Berripaperari harpidetzen naiz


